DISDIRA BITXITEGIA ISB 82 – Tabirako 71

img

Goiko postuetan dagoen beste talde baten aurka jokatutako partida. Liga horren berdindua izatean partida asko norgehiagoka zuzenak izaten amaitzen dute.

Tabirako 2 partida bakarrik zituen galduta Azpeitira iritsi zen arte eta larunbatean bere zakura hirugarrena gehitu genion. Oso partida serioa jokatu genuen, eta ia 4 laurdenetan markagailuan aurretik ibili ginen.

Lehen laurdena 15 eta 15 amaitu zen, baina hortik aurrera goitik ibili ginen.

Bigarren laurdenean askoz ere gehiago disfrutatu genuen. Atzean sendo egoteko kapaz izan ginen eta honek kontraerasora irten eta saskiratze azkarrak lortzeko aukera eman zigun. Orokorrena partida guztian zehar defendatu genuen ondo eta erasoan pazientziarekin jokatzen jakin izan genuen, gure aukera onenak topatu arte.

Atsedenaldira, bigarren laurden bikaina egin eta gero 40 eta 24ko emaitzarekin heldu ginen, laurdena 25 eta 9 irabazita.

Hirugarren laurdenaren hasieran ataskatu egin ginen erasoan, Tabirakok planteaturiko defentsa aldaketari ezin erantzun. Ezarri zuten zonakako defentsa oso deseroso sentiarazi gintuen. Baina defentsan sendo mantendu ginen eta nahiz eta laurden honetako partzialean garaile irten ziren, oraindik aurretik segitzea lortu genuen.

Azken laurdenean erasoak defentsen gainetik egon ziren eta 23 eta 20 amaitu zen gure alde. Egiari zor momentu garrantzitsuetan kanpoko jaurtiketekin asmatu genuen eta gutxika-gutxika gure alde jarri genuen balantza.

Larunbat honetan maila honetako talde klasiko baten aurka jokatuko dugu, ondo ezagutzen dugun Padura hain zuzen ere, eta lehen itzuliko azken neurketa izango da. Larunbatean 18:30tan, garaipena etxera ekartzeko gogoz dena emango dugun beste bidai bat.

Saskiratzaileak: X.Aldalur (7), Lur (9), Jakes (18), Javi (3), Unai (5), Eneko (12), Ibarguren (-), Merketegi (6), Etxaniz (3), Astigarraga (19), Zabarte (-).