Zaraobek bisita egingo digu igandean

img

Amurrioko Saskibaloi klubarekin harreman bikaina mantentzen dugu eta igandean Azpeitiko kiroldegia bisitatuko dute Añares Rioja ISB eta CREF ¡Hola!ren arteko partida ikusteko.

66 neskez osotutako espedizio handi bate agertuko da Azpeitian 16ak aldera Emakumezkoen Lehen Mailako partida bat zuzenean ikusi eta bizi ahal izateko.

Amurrioko gure lagunekin daukagun laguntasun harremana motza da denboran, baina intentsua formatan. Komunean landu ditugun ekitaldiak sortu dira eta bi taldeak oso gustura gelditu dira guztietan erakutsi den mailarekin. Bere egunean erakutsi zioten gure presidenteari emakumezkoen lehen mailako partida bat zuzenean ikusteko gogoa eta bertako neskek Añareseko jokalariekin egon ahal izateko aukera.

Eskatu eta egin… igande hau izango da eguna. Gure neskekin kantxan denbora bat egoteko aukera izango dute eta gure lehen garaipenaren testigu izango dira.

Klubetik ahal dugun guztia egingo dugu esperientzia hau merezi den moduan bizi dezaten eta arratsalde perfektua eduki dezaten.