Padura 52 - DISDIRA BITXITEGIA ISB 81

img

Garaipen on bat beti zaila den kantxa batean.

Nahiz eta laurden oso bat kosta zitzaigun partidan sartzea, beste hiruretan jaun eta jabe izan ginen. Lehen laurdenean beraiek ezarritako erritmoan jokatu genuen eta horrelakoetan asko sufritzen dugu. Barruko jokoarekin min egin ziguten hasiera batean, mozketekin eta bestelakoekin, eta ia eraso guztietan lortu zuten saskiratzeren bat. Lehen laurden hau 15na amaitu zen, baina orokorrean, guztia, konfiantza kontua zela konturatu ginen.

Bigarren laurdenetik aurrera gure defentsak aurrerapauso bat eman zuen, errebotea ondo zaindu genuen eta horrela posible izan zen kontraerasora min egin eta markagailuan lehen aldeak hartzea. Bigarren laurdeneko partziala 12 eta 21ekoa izan zen eta atsedenaldira 27 eta 36 iritsi ginen.

Garbi geneukan intentsitate handiarekin irteten ez baginen eta partida apurtzen saiatzen ez baginen arazoak edukitzen amaituko genuela. Baina beraiek jarritako zonakako defentsa bikain hautsi genuen kanpotik izugarri asmatuta. Lehen bost minutuetan 2 eta 21ko partziala egin genien jaurtitako 6 hirukoak sartuz. Hortik aurrera abantaila handitzen joan zen poliki-poliki, partida erabakita utziz, azken minutuak bi taldeek ere lasai antzean hartu genituelako (14-10 beraien alde). Azkenean 52 eta 81, goiko postuetan borroka jarraitzeko garaipen garrantzitsua.

Larunbat honetan, urtarrilak 30, Galdakaon hasiko dugu bigarren itzulia eta garaipena lortzea benetan garrantzitsua izango da aurreneko postuetan jarraitu ahal izateko.

Saskiratzaileak: X.Aldalur (7), Lur (11), Jakes (12), Javi (11), Unai (13), Eneko (8), Ibarguren (2), Merketegi (7), Beñat (-), Ibon (10).