Garaipena lehen faseari amaiera emateko (64-83)

img

Zaherrek garaipen ona lortu zuen Arrasaten. Ona lan kalitateari dagokionez eta ona baita ere hurrengo faseari begira, Lauko Finalean sartzeko txartela lortzea helburu dutela. Enaitzen mutilek sentsazio positiboz beterik egingo diote aurre hurrengo erronkari.

Zaherreko jokalariak lehenbailehen partida bereganatzeko asmoz irten ziren kantxara. Defentsako intentsitatea bikaina izan zen, Julenek eta Enaitzek planteatutako presioak arazo ikaragarriak zortu zituen etxeko jokalariengan eta erasoko kantxara iristea ere kosta egin zitzaien batzuetan. Gainera Iraurgik ondo lotu zuen bere errebotea eta horrek korrika egiteko aukera eman zion, saskiratze errazak lortuz. 15 eta 26ko partziala gure mutilentzat.

Bigarren laurdenak ere antzekotasun handia izan zuen. Zaher oso gogor defentsan eta erasoan erraz jokatzen, Ointxek berriz defentsako balantzean asko sufritzen jarraitzen zuen bitartean eta erasoko kantxara pasatzeko zituzten arazoak tarteko erabaki azkarrak hartzera behartuta. Iraurgikoek 17ko aldea lortu zuten eta orduan jaitsi zuten erritmoa. Defentsan intentsitatea galdu zuen eta erasoan normalean egitera ohituta ez dagoen jaurtiketak egiten saiatu zen behin eta berriz. Ointxek jokoaren kontrola eskuratu zuen eta saskiratzeak erraztasunez lortzen hasi zen eta markagailuko diferentzia murrizten hasi zen atsedenaldira 36 eta 46koarekin iritsi zirelarik.

Atsedenaldiaren ondoren etxekoak beste txinparta batekin irten ziren kantxara eta Zaherren biguntasuna kastigatu zuten, kanpokoak ez ziren eta hasierako intentsitatea berreskuratzeko kapaz izan. Baina, gure mutilek partida arriskuan jartzen zabiltzatela ikusita, atzean lanean jarri ziren berriz eta partidak behar zuen erritmora jokatzen hasi ziren. 2 eta 19ko partziala egin zuten azken bost minutuetan eta azken sailkatuari gauzak garbi utzi zizkioten. Hirugarren laurdenaren amaieran 45 eta 67koa erakusten zuen markagailuak eta partida guztiz puskatu zela esan daiteke.

Azken laurdena ikusleen gozamenerako izan zen. Bi taldeek alde batera utzi zuten defentsako lana erasoan jokatzeko eta saskiratze trukaketa ikusgarrian bihurtu zen partida. 30 segundoren faltan (60 eta 83koarekin markagailuan) Iraurgiko aulkiaren protesta handi bat teknikarekin zigortu zuten epaileek. Baina epaileetako batek gustua hartu eta Enaitz kaleratu zuen. Inork ezin izan zuen sinetsi, golpe txarrik gabeko eta “fair play” izugarrian jokatutako partida bat horrela amaitzeak ez zuelako merezi.

Horrelako gauza ulertezinak pasatzen dira batzuetan eta onena buelta gehiagorik ez ematea.

Partidaren balantzea oso positiboa izan zen Zaherrentzat. Jokalari guztiek jakin izan zuten kantxan emaniko minutua aprobetxatzen eta bai taldearentzat eta baita bakarka ere gauza positiboak batu zituzten.

“lehen fase zail hau amaitzeko modu oso ona eta hurrengo fasera begira moral eta indar handia ematen diguna”.

Egurre Zaher!!!!