Glual garaile derbyan (49-60)

img

Euskal Ligako junior mutilek landutako garaipena lortu zuten Iturripen. Partidak ez zeukan inportantziarik sailkapenari begira, baina bi taldeek zuten guztia eman zuten 40 minututan.

Etxekoen bi saskiratze azkarrek garbi utzi zuen Glual ez zela behar bezala irten kantxara. Defentsan akatsak eginez eta erasoan erantzukizuna hartuko lukeen inor aurkitu gabe, joko aspektu guztietan intentsitaterik erakutsi gabe. Aitor Astigarragak eman behar izan zuen aurrerapausoa erasoan erantzukizuna hartzeko eta ondo egin zuen. Aitorren saskiratzeek taldea animatu zuten eta defentsan beharrezko oreka topatuta Ointxekoen baloi mugimendua oztopatzen hasi ziren. 9 eta 11ko partziala Glualentzat.

Bigarren eta hirugarren laurdenean parekotasuna ikaragarria izan zen. Bi taldeek erasora jo zuten eta bigarren laurden ikusgarri batez gozatzeko aukera egon zen. Bakarkako jokaldi bikainak, errebotea lortzeko borroka ikusgarria eta eraso oso landuak. Atsedenaldiaren ondoren ordea, bi taldeek zuhurtziaz jokatu nahi izan zuten eta defentsako lan ikaragarri baten jarri ziren buru belarri, joko ez oso polita ikusteko, baina bai talde eta jokalarientzat aberasgarria. 17-17 eta 12-12 izan ziren partzialak.

Azken laurdeneko bosgarren minutura artek jarraitu zuen parekotasunak markagailuan. Bi taldeek nahi izan zuten euren defentsen bitartez jokoaren jabe egitea baina ez batak ez eta besteak ere ez zuten lortu. Erasoan baloi jabetzak landuak eta luzeak izan ziren baina saririk aurkitu ez zutenak. Glualek lorturiko hiruko batek 6 puntuko alde interesgarria (45-51) eman zion eta gure mutilek alde egin ahal izan zuten hortik aurrera. Anderren mutilak jokoaren jabe egin ziren eta etxekoak urduri jarri ziren. Azken minutuetan jaurtiketa libreen marratik eduki zuten 6/2ko handicap handia izan zen Arrasatekoentzat. 11 eta 20ko partziala Iraurgirentzat.

Lehen aipatu bezala garrantzi handirik gabeko garaipena, baina derbyak beti izaten dira lehiatuak eta jokalariek duten guztia eman ohi dute. Larunbat arratsaldean, bai Ointxek eta baita Iraurgik ere partida bikaina eskaini ziguten.

Datorren larunbatean (11:00etan) Lauko Finalera sartzeko borroka hasiko da. Arrutirenek Azkoitian Unamuno hartuko dute, titulua lortzeko hautagaietako bati.

Iritsi da dena emateko ordua.

Egurre Glual!!!!