Garaipen berri bat Txikerrarentzat (50-26)

img

Errendimenduzko Infantil mailako taldeak garaipena lortu zuen larunbatean Askatuak Gorriren aurka. Partida ez da pasako Txikerraren historiara baina gutxienez jokoan zentraturik egon ahal izan ginen partidatik irten gabe.

Lehen itzulian lortu genuen gure aurkaria menderatzea, nahiz eta uste baino gehiago lan egin behar izan genuen. Easo Aballariren aurka jasotako porrot gogorraren ondoren, gauzak garbi zeuden: intentsu irten beharra zegoen eta erritmoaren jabe egin behar zen hasierako jauzitik.

Lehen bi laurdenak oso antzekoak izan ziren. Txikerrak akats batzuek egin zituen defentsan eta Askatuakek nahiko erraz lortzen zituen jaurtiketak egitea. Erasoan oinez, erritmorik gabe eta kontrarioen defentsari arazo gehiegi eragin gabe. Baina atzeko arazoak konponduta, taldeak partidaren kontrola eskuratu zuen eta donostiarrak zailtasunak edukitzen hasi ziren. Errebotea kontrolatzeak eraso azkarrak egitea ahalbidetu zigun eta markagailuan nahikoa errez alde egiten hasi ginen. 11-5 eta 11-8 izan ziren Txikerraren aldeko partzialak.

Atsedenaldiaren ondoren gure aurkariek txinparta galdu zuten eta aldea handitzeko aprobetxatu genuen. Intentsitate handiarekin eta pase marrak zaintzen oso aktibo, errebotearen dominatzaile eta saskiratzeak erraztasunez lortuz, 15 gora jarri ginen eta partida ia erabakita utzi genuen.

Azken laurdena tramite hutsa izan zen, donostiarrek apenas sortu zutelako arazorik erasoan eta guk korrika eginez erraz lortu genituelako gure saskiratzeak. 12-6 eta 12-7ko partzialak ere gure alde.

Handikeriarik gabeko garaipena baina gure espiritua txukuntzeko balio duena.

Jakesek, Manexek, Josebak eta Enekok GBCren taldearekin parte hartuko dute Minikopako aurre-kanporaketan. Gure animorik handiena helarazi nahi diegu eta esperientzia handi honekin topera disfrutatu dezaten espero dugu.

Min hartu gabe…, noski…

Egurre Txikerra!!!!

SASKIRATZAILEAK: Javi (7), Jon, Xabi (7), Eneko (2), Ander (2), Markel, Joseba (20), Manex (4), Jakes (4), Elías (4)