Errotaundik aurrerapausoa eman du (76-53)

img
Ander Beobide

Probintzial mailako gure senior taldeak kalitatezko garaipena eskuratu zuen larunbatean Azpeitian. Atzeko lan sendoa eta erasoko efikazia garaipeneko gakoak izan ziren. Alde Zaharra ahalegindu zen, baina ezinean aurkitu zen gure mutilen aurrean.

Errotaundik, hasierako saltotik, argi eduki zuen garaipenerako giltza kontzentrazio maila altua mantendu eta defentsako lan ikaragarria egiten zetzala. Alde zaharra limitera eramatea zuten lehen helburu moduan Iraurgikoek eta horretan ahalegindu ziren hasieratik. Donostiarrak oso deseroso egon ziren momentu oro eta defentsan ere ez zuten punturik onena edukitzea lortu, errebotea ixteko arazo ikaragarriekin. 16 eta 12 partida oso ondo hasi zuen Errotaundirentzat.

Bigarren laurdenean, donostiarrak zonakako defentsan jarrita zeudela, gure jokalariek saskiratzeak lortzeko arazo gehiago eduki zituzten, baloi zirkulazioa ez zen ona izan eta barruko jokalariek ere ezin izan zituzten erreboteak eskuratu. Alde Zaharra berotzen hasi zen eta maila honetan duen esperientzia erakusten hasi zen. Kapitaina kantxara bueltatu bezain pronto erasoko erraztasunak itzuli ziren berriz. Larrak lortu zuen donostiarren defentsa guztiz hautsiko zuen hiru hirukoetatik lehena. 16 eta 12ko partzial berri bat eta 8 puntuko alde politarekin aldageletara.

Atsedenaldiaren ondoren partida gogortu egin zen. Bi taldeek argi zeukaten hirugarren laurdena benetan garrantzitsua izango zela partidaren azken emaitzan eta horregatik defentsako lanean jarri ziren buru-belarri. Kanpokoek agindu zuten lehen minutuetan, baina Mikel Iriarteren hiruko berri batek, taldeko seigarrena, taldearen ihesaldi definitiboa jarri zuen martxan. “Okinek” aurreko laurdenetako defentsako lan gogorra errepikatu zuten, korrika egiten hasi ziren eta donostiarren defentsa balantze eskasa kastigatu zuten. Bozina joka zutela “Xumetak” lortutako hiruko batek, taldeko zortzigarrena, +16koa ezarri zuen markagailuan. 24 eta 16ko partziala gure mutilen alde.

Alde Zaharrak zuen guztia eman zuen azken laurdeneko aurreneko minutuetan, baina fisikoki horrenbeste kastigatu zituen partidak ezin izan zutela gehiago egin. Errotaundik lortu zuen 40 minututan konstante izateko bere helburua eta aurreko laurdenetan bezala jarraitu zuen lanean. 20 eta 13ko partziala.

Duda gabe bi faktore ezinbestekoak izan ziren: defentsan erakutsitako intentsitatea (aspektu horretan ez zuten hutsik egin) eta hiruko marratik lorturiko 30 puntuak (10 hiruko).

Errotaundik sailkapeneko bigarren postua eskuratu du (11-5), hurrengo sailkatuarekiko partida bateko aldearekin eta Alde Zaharrarekiko averagea irabazita. Aratusteak direla eta atsedenaldia, eta hilaren 13an Soraluce BKL azken sailkatuari bisita egitea tokatuko da.

Lanean jarraitzera.

Egurre Errotaundi!!!!