Disdirak batzen jarraitzen du (53-57)

img

Lan asko egin behar izan genuen garaipena eskuratzeko. Kontzentrazioa da gure koska nagusia.

Nahiz eta sailkapenak esan partida nahiko erraza izan zitekeela, guztiz kontrakoa izan zen. Egia esan ez genuen gure mailarik onena eman, beraiek 40 minutuan borrokatzen duten taldea dira eta bagenekin susto eder bat jasotzeko aukera genuela.

Partidaren erritmoa nahiko irregularra izan zen, ez talde batek ez eta besteak ere ezin izan zuen korrika egin eta hori gure kalterako izan zela uste dut Gainera defentsako lanean ez genuen jarraikortasunik eduki, ez eta trinkotasunik ere, lan ona eta errebote eta laguntzetan akatsak uztartu genituen une oro.

Laurdenek hurrengo partzialak eduki zituzten: 8-16, 14-10 (atsedenaldira 22-26), 19-20 eta 12-11. Azkenean jarraitzaileen multzoan beste astebetez egoten laguntzen digun 53 eta 57koa. Aipagarria jaurtiketa libreen marratik eduki genuen bataz besteko txarra: 24tik 12. Kontzentrazio arazo horrek, horren garrantzitsua den gai batean, ez zigun utzi markagailuan alde egiten.

Larunbat honetan Gasteizko Marianistas taldearen aurka jokatuko dugu eta kontutan hartuta beraien aurka jaso dugula orain arteko porrotik mingarriena… Zuen laguntza behar beharrezkoa izango da eta horregatik gonbidatuta zaudete, larunbatean, 18:30tan, Azpeitiko Kiroldegitik pasatzera.

Saskiratzaileak: Xabi Aldalur (9), Lur (1), Jakes (3), Jabi (4), Unai (5), Irulegi (3), Ibarguren (13), Merketegi (6), Etxaniz (10), Beñat (3), Zabarte (-).