Añares Rioja ere Kopan egon zen

img
FOTO: Luis García

Emakumezkoen Lehen Mailako taldea presente egon zen pasa den asteburuan Donostian jokatu zen Kopan.

Donosti Basketek Kopa bizitzeko eta ekitaldia lehen lerrotik ikusteko gonbidapena egin zigun eta esan daiteke ekitaldia benetan arrakastatsua izan zela, aspektu guztietan gainera. Gure neskek azken urtetako Koparik politenaz gozatzeko aukera eduki zuten beraz.

Conquerok sekulako kolpea eman zion Perfumerias Avenida ahalguztidunari eta liga eskuratzeko bere hautagaitza mahai gainean jarri zuen. Sekulako meritua daukan titulua da, guztiontzat jakina baita andaluziarrek azken asteetan sufritu dituzten arazoak. Nola hala konpondu zituzten arazoak azkenean eta zitara jo zuten, txapeldun amaituz gainera.

IDKk sekulako kolpea jaso zuen bere barruko erreferentziaren lesioarekin eta lehiaketan zerbait duina egiteko aukera guztiak galdu zituen. Azu Muguruzaren neskek ezin izan zioten aurre egin Bravarden lesioari eta nahiz eta ahal zuten guztia eman zuten, azkenean 59 eta 31 galtzen amaitu zuten. Tristeziak hartu zituen donostiarrak, ilusio handia jarrita baitzeukaten etxean eta zaleen aurrean jokatuko zuten Kopan.