8 jardunaldi

img

Añaresek larunbatean 18:00tan garaipena lortzeko dituen azken zortzi partidetatik lehen aukera edukiko du. Campus Prometeko errioxarren bisita jasoko dute eta sailkapenari begira, hau izan daiteke klubaren historiara pasa daitekeen asteburua.

Campus Prometek azken lau partidak jarraian galdu ditu eta horrek sailkapenaren putzura eraman du. Talde errioxarra ez dabil zorte handia izaten, nahiz eta jokalari onak eduki, Andreu Bouk entrenatutakoak ez direlako sailkapenaren erdialdean ezarriko lituzkeen kalitate aurrerapausoa emateko gai izan. Azken garaipena Uni-Ferrolen aurka lortutakoa izan zen, Lobeten (77-73), dituzten bost garaipenetatik, bertan lau lortu dituzte.

Añares eta Promete dira euren taldean aldaketarik egin dituzten klub gutxienetako batzuk, izan ere, liga honetan jokalarien altak eta bajak eguneroko kontua dira. Bi taldeek apustu garbi bat egin dute proiektu batekiko eta hil arte jarraituko dute berarekin, beraien ideiekin eta aurrekontuekin kontsekuente baitira. Koherentzia mantentzen duten bi klub, emaitzei ikusi gabe.

Joaneko partidan Logroñon (79-38), Añaresek ondoa jo zuen lehiaketan. Gure taldea galduta zebilen Emakumeen Lehen mailako bere estreinan eta klimaxa Errioxako kantxa mitikoan heldu zen. Porrot horretatik aurrera Josebaren neskak maila eta esperientzia honekin gozatzen hasi ziren, eta momentu puntualetan kenduta, klubean espero zen lehiakortasuna erakutsi dute partidatik partidara.

Jazz Covington (1’85 m) da Campuseko erreferentzia. Hegal-pibot amerikarrak oso ondo ezagutzen du lehiaketa, Cadi La Seun eta Mann-Filterren ere jokatu baitu. Talentu handiko jokalaria da, kontaktua maite duena eta uztaira begira zein bizkarrez jokatuta min egin dezakeena. Gainera bai distantzi erditik zein luzetik iaioa da jaurtitzen. Ez dago sasoirik onenean, baina hemendik eta denboraldi amaierara seguruenik jokalari onenen artean amaituko du. 29:46 minutu, 11’2 puntu, 6’8 errebote eta 13’2ko balorazioa.

Leslie Knight (1’83 m) da taldeko bigarren erreferentzia. Amerikarrak esperientzia handia dauka FEB ligetan, kirol honetako borrokalari horietako bat da, uztai azpian jokatzea gustuko duena, nahiz eta uztaira begira ere oso efikaza da eta goiko postetik ere min egin dezakeen. 27:50 minutu, 10’5 puntu, 3’7 errebote eta 9’6ko balorazioa. Taldeko jokalaria.

Juana Molina Mantxako joko antolatzailea (1’72 m) eta Marta Tudanca (1’83 m) gasteiztarra dira errioxarren kanpoko jokoko erreferentziak. Juana talde honentzat joko antolatzaile perfektua da, defentsan intentsitatea erakusten duena eta taldekideak maneiatzen dakiena. 28:25 minutu, 9’4 puntu, 2’8 errebote eta 8ko balorazioa. Marta gaztetasun eta talentuagatik egindako apustu garbi bat da. Segle XXIn hezitako arabarrak hirugarren urtea du maila honetan, eta izen bat lortzeko nahiarekin borrokan dabil. 1x1eko bikaina eta distantzi ertaineko jaurtiketa ona dira erasoko bere jokoaren ezaugarri nagusiak. Gainera defentsan duen dena ematen duen horietakoa da eta errebote lanean asko laguntzen du. 23:58 minutu, 6’5 puntu, 4’9 errebote eta 7’7ko balorazioa.

Ez da erraza izango Añares Rioja ISBrentzat. Errioxarra behar handiarekin iritsiko dira eta Azpeitian haize pixka bat emango dion garaipen bat lortuko dutelakoan daude. Baina gure neskek Kopako geldiunea ondo aprobetxatu dute, lehiaketaren azken txanpa hau ilusiorik handienarekin aurre egiteko batu dira, eta gogor lehiatuko dira.

Añares topera irtengo da larunbatean eta guk ere lagundu behar diogu harmailetatik bultzatuz. Orain, esperientzia handi honen amaiera gerturatzen ari denean da gure nesken lan eskergaz gehien gozatu behar dugun momentua. Orain da kiroldegia bete eta neskekin topera egoteko momentua, zalegoak neskek behar duten seigarren jokalari horretan bihurtu beharra dauka klubaren historiara pasa ahal izateko.

Datorren denboraldian ez gara maila honetan egongo (miraririk ezean) eta elitean gauden momentu bakoitza dastatu beharra daukagu. Guztiei garbi utzi behar diegu Iraurgik zalego fidelena daukala, gure gerlariei erakutsi behar diegu gure laguntzarekin azken sailkatuak izateak ez diola bat ere meriturik kentzen egiten ari diren lan guztiari.

Guztiei erakutsi behar diegu bailarako emakumeen saskibaloia oso bizirik dagoela eta gu guztion laguntza daukala. Egiten ari diren lan eskerga eskertu behar diegu.

Egurre Añares!!!!