Leslie Knight gehiegi Añares Rioja ISBrentzat

img
Argazkia: Marita Davydovak min egin du bigarren laurdenean

Amerikarrak bere ibilbideko partidarik onena jokatu du eta etxekoen hirugarren laurden txar batekin batera partida erabakitzen amaitu du, nahiz eta Añares Rioja ISBk oso ondo lehiatu duen 30 minutuan (62-75).

Añaresek lehen helburu moduan aurreko partidetako dinamika apurtu eta hasierako minutuetan ahalik eta min gehien egitera irtetea zuen, Campus Prometek salbazioaren bidean gaur jokoan asko zuela jakinda, beldur apur bat sorrarazteko, eta lortu du, nola gainera. Lizarazu kapitainak hiruko batekin animoak eman dizkio taldeari eta 0 eta 7ko partziala eginda Joseba Lizarralderen neskek harmailak piztu dituzte. Etxekoak nagusi sentitzen ziren kantxan eta errioxarra oso deseroso zeuden. Andreu Bou aldaketekin ahalegindu da, baina azkenerako bere lehen hutsartea eskatzera behartuta ikusi da, gauzak bere onera ekarri ahal izateko. Bere neskek 0 eta 10eko partziala eginda erantzun diote eta partida bizi bat orekatzea lortu. Begic edo Tudanca bezalako jokalariak gelditzeko ahaleginetan, Lizarraldek defentsa misto bat planteatu du eta funtzionatu du, Leslie Knight agertzen hasi den arte. Jokalari hau ez dago kanpotik jaurtitzera ohituta, baina gaur guztia sartu du. Amerikarrak bere bizitzako partida onena egin du, taldeko puntu errekorra hautsiz eta partida berdindua izango zena erabakita utziz. Marita Davydovak eutsi dio bere taldeari, saskiratze ezberdinak lortuz eta errioxarren defentsari min eginez gainera, baina Añaresek aldageletara 7 bera nola joaten zen ikusi behar izan du. Kantxan gertatu denarentzat gehiegizko kastigua.
Hirugarren laurdenaren hasierak markatzen du askotan talde batek irabazteko izan ditzakeen aukerak. Gaur Añaresek ez du irten behar bezala eta ordaintzen amaitu du. Bere ustezko erreferenteen erabaki txarrak eta Knight eta Tudanca defentsan gelditzeko biguntasunak Campus Prometeren alde jarri du balantza. Partida parekatua izan zitekeena guztiz apurtu da eta Andreu Bouren neskek 17 puntuko aldea ere eduki dute. Marina Markovic partidatik kanpo, Davydova desagertuta (egia esan bere taldekideek ez dute askorik bilatu) eta Roselis erabaki onak eta txarrak tartekatuz… etxeko neskek oso ondo erantzun dute, baina maila honetan ez da nahikoa. Taldeko lau zutabeetatik hiruk ez badute funtzionatzen, Añares Rioja ISBk zail izango du garaipen bat lortzen liga honetan. Egia da, duten kasta aterata eta jokaldi on batzuekin azkeneko partzialean garaile irten dela Iraurgi, baina beste behin, bere jokalariak porrotarekin oheratuko dira.
Saskiratzaileak: (15-15/20-27/11-21/16-12)
AÑARES RIOJA ISB: Zubizarreta (4), Lizarazu (7), Davydova (17), Markovic (6), Silva (18) – Arregi (6), Uria, Bereziartu (2), Etxeberria (1), Gurrutxaga.
CAMPUS PROMETE: Begic (8), Estebas (2), Covington (6), Tudanca (12), Knight (31) – Thiam (4), Salcedo, Molina (8), Stewart (2).