Marcius jardunaldiko bostekoan beste behin

img
Sandi Marcius

Sammic ISBko pibotak 26ko balorazioarekin amaitu zuen Valladolide aurka jokatutako partida 23 puntu sartu eta 8 errebote eskuratu eta gero.

Jadanik ez gaitu harritzen Aleksander “Sandi” Marcius jardunaldiko bostekoan ikusteak. Ez da lehen aldia, ezta gutxiago ere, eta seguruenik ez da azkena izango. Egia da Sammic ISBko pibot kroaziarrak txakal-aldi txiki bat pasa duela bere jokoan, baina azken partidetan bere jokorik onenaz gozatzen hasi gara berriz eta joko gorakada hori oso garrantzitsua izango da bere taldea lehen postuetan manten dadin.
Zilarrezko Leb Ligako 18. Jardunaldian, Sammic ISBk Brico Depot Ciudad de Valladoliden aurka jokaturiko partidan Marciusek 26ko balorazioarekin amaitu zuen. 23 puntu eskuratu zituen (12/9 jaurtiketetan), 8 errebote eskuratu zituen, 2 asistentzia banatu zituen eta 3 falta jaso zituen. Baina zenbakietatik haratago, taldeak okerren jokatu zituen minutuetan bera izan zen euskarria eta taldea markagailuan gertu mantendu zuena. Honi esker asteko pibotik onena izendatua izan da eta nola ez, bosteko onenean sartu dute.
Kroaziarra denboraldian zehar lortzen ari den zenbakiak ez dira nolanahikoak: 27:06 minutu, 13’7 puntu, 9’6 errebote, 3’2 jasotako faltak eta 18’1eko balorazioa bataz beste. Ligako bosgarren jokalari baloratuena da, hirugarren errebote egile onena eta hirugarren baita ere birrintzeak egiterako orduan. Jordan Semplerekin batera ligako barruko jokoko bikote onena sortzen duela adierazi du entrenatzaile batek baino gehiagok eta ez da gutxiagorako.
Zorionak Sandi!