Disdira Bitxitegia ISB 59 – 56 U.Deusto Loiola Indautxu

img

Bosgarren garaipena erreskadan lortu dugu ligako momentu oso garrantzitsu batean. Lehen bost sailkatuek ez dute huts egiten eta momentu honetan bost talde horien artean gaude.

Bi partida jokatu ditugu jarraian etxean: Marianistasen aurka aurrena (partida guztian nagusi izan eta gero lorturiko garaipena) eta aste honetan Deusturen aurka jokatutakoa.

Bagenekin asko borrokatu (eta batez ere defentsan gogor egin) beharreko partida izango zela, bi talde oso antzekoak baikara. Defentsan sendo ibili ginen eta azkar jokatzen saiatu ginen. Orokorrean 40 minututan nagusi izan ginela esan daiteke. Partidaren hasieran nahiko eroso ibili ginen erasoan eta errebotea dominatzeko gai izan ginen baita ere. Lehen laurdena 14 eta 10 amaitu genuen. Bigarren laurdenean ere antzera ibili ginen eta 20 eta 18 irabazi genuen. Beraz, atsedenaldira 6 gora iritsi ginen: 34 eta 28.

Hirugarren laurdenean bi taldeei kosta zitzaigun asko saskiratzeak lortzea, defentsan egindako esfortzua itzela izan baitzen. 12 eta 9 amaitu genuen laurdena gure alde.

Azken laurdena txinparta bereziarekin hasi genuen eta 4 minutuan 11 puntu egiteko kapaz izan ginen, 16 puntuko aldea zabaltzera iritsi arte. Baina 4 minuturen faltan amaitu zen partida Disdira ISBrentzat, 2 puntu bakarrik sartu genituen 4 minutuan eta 13 puntutako partzial gogor bat jaso genuen kontran. Zorionez partida gure alde amaitu zen eta taldeak ezarritako helburua betetzeko esperantzarekin jarraitzen dugu.

Larunbatean Baskoniari egingo diogu bisita, bekatuei esker eta dituen jokalari onei esker sailkapenean gora egiten dabilen taldea. Arabako lurretan garaipen oso garrantzitsua litekeena lortzen saiatuko gara.

Egurre Disdira Bitxitegia ISB!!!!