Glualek hondoa jo zuen Easoren aurka

img

Seguruenik, derby honetako lehen bi laurdenak Glualek lehiaketa guztian egin dituen txarenak izan ziren. Erritmorik gabe erasoan, defentsan geldo eta erreakziorako zantzurik gabe. Arriskutsua bihur daitekeen laugarren postu batera kondenatzen gaituen goiz txar bat.

Arrutiren mutilek txinpartarik gabe eta hotz, os hotz irten zuten kantxara, arraroa dena horrelako partidatan, derbyak beti izaten baitira beroak eta karakterra presente egoten baita beti. Defentsan ezin okerrago egon ziren: gaizki laguntzetan, 1x1ekoan beti segundo bat berandu eta errebotea ezin zainduta, lehiaketako faborito nagusietako baten aurrean erraztasun gehiegi. Easo partidaren kontrolaren jabe egin zen, etxekoak fin ez zeudela kontziente, une oro nahi zuten erritmoa ezarri zuten. 12 eta 18ko partziala donostiarren alde.

Bigarren laurdenean Glualek ez zuen jokatu. Easok defentsako intentsitatea igo gure jokalariak kantxatik kanpo utzi zituen, hauek 30 segundo jarraian kontzentraturik ez ziren egoteko kapaz egon eta. Kanpoko jokalariek erakustaldia eman zuten saskiratze mota eta toki ezberdin guztietatik lortu zituzten eta sekulako erraztasunez gainera. 7 eta 25eko partziala eta atsedenaldira iritsi baino lehenago, partida guztiz erabakita.

Atsedenaldiaren ondoren markagailua ahaztea lortu zuten eta euren jokotik gertuago ibili ziren. Defentsan gaizki jarraitu zuten, baina gutxienez errebotea ixtea lortu zuten eta horrek kontraerasoak egiten utzi zien. Erasoan, aurkarien erlaxazioa aprobetxatu zuten saskiratzeak errazago lortzeko, nahiz eta hiruko marratik ez zuten jaurtitako guztietatik bakarra ere sartu. Easok lasaiago hartu zuen partida, baina kontrolpean izaten jarraitu zuen, azken bi partzialetan ere garaile irten zen (16-18/18-20) eta txapelketa irabazteko bere hautagaitza plazaratu zuen Azkoitian.

Azkar ahaztu beharra dagoen goiz txar bat. Lehiaketak aurrera jarraitzen du eta datorren astean azken sailkatuaren kontra jokatuko dute Gasteizen. Sentsazio positiboak berreskuratzeko egun on bat izan daiteke.

Egurre Glual!!!!