Electro Alavesa Araski 39 – 65 Aranur ISB

img
Oihane Aizpurua

Euskal Ligako junior gure neskek garaipena eskuratu zuten Araskiren aurka. Lehen laurden izugarri batekin nahikoa eduki zuen Aranurrek partida erabakita uzteko. Arabarrek (igo berriak) erritmo falta ordaindu zuten.

Aranur ideiekin oso argi irten zen kantxara eta segituan utzi zien arabarrei, gaur egun, beste liga batean daudela. Luisen neskek jarritako intentsitatea defentsan ezustean harrapatu zituen etxekoak. Kantxa gurutzatzeko arazo asko eduki zituzten eta galdutako baloi pila horrek ukituta utzi zituzten arabarrak, ezin erreakzionaturik. Aranurrek erasoan korrika eginez jokatu zituen minuturik gehienak eta hiruko marratik ere sekulako bataz bestekoak lortu zituzten, Oihanek adibidez, taldeak eskuraturiko lauetatik hiru egin zituen. 4 eta 27ko partziala gure neskendako.

Bigarren eta hirugarren laurdenak ere Aranurrentzat izan ziren.Araskik bere defentsako lanean lasaitzea lortu zuen eta erasoan gainera pazientzia gehiagorekin jokatu zuen. Iraurgikoek euren intentsitatea jaitsi zuten defentsan eta erasoan boladaka funtzionatu zuten, nahiz eta hiruko marratik edukitako efikaziak bikaina izaten jarraitu zuen eta horri esker ez zuten inolako beldurrik pasatu markagailuari begira. 10 eta 16 eta 10 eta 17 izan ziren partzialak. Araski bere errendimendua hobetu zuen baina bere lehiaketa erritmoa goiko postuetan dauden taldeetatik oso urrun dago.

Azken laurdena etxekoendako izan zen. Aranurrek gauzak lasai hartu zituen eta ez zuen makina behartu nahi izan. Erasoan erlaxazioak bataz bestekoak onak ez izatera eraman zien. Araskik askoz gehiago asmatu zuen uztaira begira eta arabarrek sentsazio onekin amaitu zuten partida. 15 eta 5eko partziala Araskirentzat.

Aranurren bigarren garaipena eskuratu du jarraian tituluaren borrokarako fase honetan. Datorren igandean, 18:00tan, konpromiso berri bat, oraingoan fase honetako lider den Loiola Indautxuren aurka. Garaipenak lidergoan jarriko gintuen.

Egurre Aranur!!!!

SASKIRATZAILEAK: Oihane (26), Miren (2), Jone (4), Maitane (6), Amaia (3), Miren, Izaro (5), Eneritz (11), Larraitz (8), Maria.