Ulaciak erraztasunez irabazi zuen Gasteizen (28-52)

img
Alazne Lizundia

Xubiren neskek Araskiren etxean irabazi zuten, Ulaciak, atsedenaldirako apurtuta zeukan partida batean. Iraurgi eta Gernika dira garaiezin jarraitzen duten talde bakarrak eta biak lidergoan daude sailkapenean.

Hiru minutu kosta zitzaion Ulaciari kontrarioaren uztaia aurkitzea, oso presa gehiegirekin irten baitzen taldea erasoko jokoan. Defentsan berriz taldeak lan ona egin zuen eta Araskik sekulako arazoak eduki zituen presioari aurre egiteko. Lehen hiru minutuak pasata erraz hasi zen saskiratzen Ulacia. 0 eta9ko partziala lehen laurdena amaitzeko eta 0 eta 8koa bigarrenaren hasieran nahikoa izan ziren markagailuan behar besteko aldea zabaltzeko. Lehen bi partzialak gure neskentzako izan ziren (8-14/5-17) eta partida ondo bideratua.

Atsedenaldiaren ondoren iritsi zen laurden txarra. Bai talde bata eta baita bestea ere oso bigun egon ziren defentsan zein erasoan. Hiruko bat eta bi jaurtiketa librek indarra eman zien Araskiri eta bere prestazioak hobetu zituen kantxan. Ulaciak lau minutu behar izan zituen bere lehen saskiratzea lortzeko. 9 eta 7ko partziala etxekoendako.

Azken laurdenean bere loalditik esnatu zen taldea eta lanera bueltatu zen. Araskik bi hiruko bakarrik sartu zituena laurden guztian eta nekea igartzen hasi zen. Gure neskek defentsan egindako lanak fruituak eman zituen eta taldeak korrika eginez jokatu ahal izan zituen jabetza asko. Minutu onak gure taldearentzat, partzial erraz eskuratu zuelarik: 6 eta 14.

Datorren larunbatean 16:15tan derbiybikain batez gozatzeko aukera edukiko dugu Azpeitiko kiroldegian. Esuakdiko Txapeldun izateko bi hautagai handiren arteko derbya. Easo Ate Asesores izango dugu bisitari.

Egurre Ulacia!!!!