Txikerra bizirik atera zen Zarautzen aurkako partidan (32-31)

img
Ander Azkue

Partidu zaila eta garaipena Iraurgiko errendimendu mailako infantilentzat. Min hartutako bi jokalarirekin eta aste guztian gaixo egondako beste birekin garaipena batzea sekulako balentria izan zen.

Seguru ez garela historiara pasako ligako partidarik onena jokatzeagatik, kontrara izatekotan. Txikerrak apenas entrenatu ahal izan zuen astean zehar lesio eta gaixotasun arazoak tarteko, zerbait normala taldean hamar jokalari besterik ez duzunean. Alumakeko mutilei esker, ostiralean ondo lan egin ahal izan genuen eta partida prestatzeko gai izan ginen.

Partida oso parekaturik joan zen amaiera arte. Atsedenaldira 16nako berdinketarekin iritsi ziren eta partida azken minutuan erabaki zen, jaurtiketa libreen marratik, gure mutilek gehiago asmatu zuten eta garaipenaren saria eskuratu.Zarautz ere ez zen oso fin ibili eta horregatik emaitza hau, saskibaloikoa baino gehiago eskubaloikoa dirudiena.

Azkenena ezin izan genuen aberagea berreskuratu, gure helburuetako bat, baina behintzat garaipena gure zakura joan zen. Garaipena lortzeagatik kontent baina bigarren doan talde batek behar duen lan dinamika ez daukagula jakinda, eta zerbait aldatu behar dugula txapelketa irabazten saiatzeko, aukerak baditugu eta.

Alumaki eskerrak eman nahi dizkiogu azken asteetan gure lana hobetzeko eskaintzen ari diren ezinbesteko laguntzagatik. Partaidetzako mutilak gugatik esfortzu handia egiten ari dira eta gutxienekoa eskertzea da.

Datorren igandean Ointxeri egingo diogu bisita Arrasaten (18:15). Moreak lehen itzulian baino askoz hobeto ari dira jokatzen eta ez da partida erraza izango. Musakola garaipena lortzeak, matematikoki sailkatuko gintuzke titulua lortzeko borrokarako.

Egurre Txikerra!!!!