5 zifra ederra da

img

Handikeriarik gabe, joko ikusgarririk erakutsi gabe, garaipen bakoitzean asko sufrituz… Sammic ISBk Granadara bidaiatuko du larunbatean (18:00) lehiaketan bolada onenean dagoen taldearen aurka jokatzeko. Ezustekoa ematea oso zaila izango da, baina ahaleginduko dira.

Coviranek maila ikaragarrian hasi zuen lehiaketa. Azpeitira seigarren jardunaldian iritsi zen (83-71) gaur egungo oso egoera antzekoan. Oso partida borrokatua izan zen eta Sammicek karakter irabazlea erakutsi zuen partidaren momentu erabakigarrienetan. Garaipen horrek inflexio puntu garrantzitsu bat suposatu zuen, hortik aurrera taldeak gorantz egin duelako txapelketan.

Andaluziarren kirol proiektuak hatzen jarraitzen du eta Urrezko Leb ligara igoera dute helburu nagusietako moduan. Bere taldeak badu kalitatea eta talentua hori lortzeko eta badirudi organizazio mailan ere egitura sendoa osatu dutela. Gainera, saskibaloiari errendituta dagoen babesle bat daukate. Jauzia emateko guztia daukate.

Baina lehiaketa ez da andaluziarrek nahi bezain gozoa izan. Lehen itzulian, talde euskaldunei egin beharreko bisitak ez zitzaizkien guztiz ondo irten, bai Zornotza, bai Sammic eta baita Araberri ere, Coviran garaitzeko kapaz izan baitziren. Orain baina, sei garaipen jarraian daramatzate eta lehiaketako talderik sasoikoena direla esan daiteke.

Jesus Fernandez (2’03 m) beteranoa da taldearen muina. Euren jokalari frankizia sekulako maila ematen dabil eta txapelketako pibotik onenetako bat dela erakutsi du. Partidako lortzen dituen 17’1 puntu eta 10’2 erreboteekin, lehiaketako bigarren saskiratzaile onena eta errebote egile onena dugu. Marciusekin izan dezakeen borroka ikusgarria izan daiteke, lehiaketako bi pibotik onenak aurrez aurre egongo baitira.

James (1’95 m) da beraien bigarren euskarria. Amerikarra jokalari ezaguna da oso eta bere erregulartasuna da daukan indar nagusia. 1x1ekoan eta distantzi erdiko jaurtiketetan ia geldiezina da. 14’1 puntu eta 6’8 errebote eskuratu ditu partidako orain arte.

Jorge Fernandez (1’80 m) joko antolatzaileak eta John Schoof (1’96 m) hegalekoak oso kontutan hartu beharreko kanpoko jokoa osotzen dute. Gure jokalariek duten guztia eman beharko dute erronkak eskatzen duen mailan egon ahal izateko.

Coviran eta Sammic oso sasoi antzekoan iristen dira, motibazio maila paretsuan eta saskibaloi ona burutuz. Andaluziarrak hazita datoz Moronen Jesus Fernandezen hiruko batekin azken unean lortutako garaipenaren ondoren (59-61). Gu oso landutako garaipen baten ondotik gatoz, Marciusek sekulako lana eginda irabazi ahal izateko.

Bi joko estilo oso desberdin, Sammicek korrika egin nahi izango du eta jabetza gehienak azkar amaitu, Granadak berriz jabetza luzeak maite ditu, partida beti kontrol baten barruan eramanez. Garaipenerako gakoak bi dira: mentalki gogor jokatzea eta bihotza bero-bero edukitzea.

Gure taldea Granada inbaditu eta konkistatzeko prestaturik dago.

Egurre Sammic!!!!