Bost dira dagoeneko (74-80)

img

Sammic-ek landutako garaipena eskuratu du Granadan. Iker Buenoren mutilak partidari buelta emateko auza izan dira eta lan eginez gero edozeini irabazteko kapaz direla erakutsi dute. Playoffetara beira beste eskailera bat igo dute dagoeneko. Sammicek larunbat gaua sailkapeneko bigarren postuan dagoela egingo du lo.

Talde batek lan egiten duenean eta lan horretan sinesten duenean, emaitza positiboak esfortzuak eta bihotzak sortzen dute sinbiosi horretatik datoz. Gaur gure taldea maila honetako kantxa zailenetako batean irabazteko kapaz izan da, taldea errebindikatu nahi izan da eta Iraurgi estiloan, sufrituz, lortu du.
Partida azken norgehiagoken antzera hasi da, taldea despistaturik eta kantxan agertu ezinik. Etxekoek markagailuan lehen aldeak zabaldu dituzte eta Sammic-i partidaren erritmoa zein izan behar zen erakutsi diote. Marcius eta Semple erasoan agertzen hasi dira eta gutxika gure mutilak partidan sartzen hasi dira, defentsa gogortzeaz bat aukerak sortzen eta konfiantzaz betetzen hasi dira. Sempleren hiruko batek Granadakoen lehen ihesaldia gelditzea ahalbidetu du. 22 eta 18 Coviranen alde, andaluziarren partetik Jesus Fernandez, 7 punturekin, saskiratzaile nagusi zelarik.
Bigarren laurdenaren hasiera intentsitatez josia egon da, gure mutilek defentsa maila igo ahal izan dute eta etxekoek guztiz blokeaturik gelditu dira. Sammic-ek asko estutu du 1x1eko defentsan eta pase marretan, horrek kontrarioaren baloi mugitzea asko zaildu duelarik. 0 eta 14ko ikaragarri batek harmailak betetzen zituzten 4000 zaleak mututu ditu eta gureak markagailuan agintzera pasa dira. Castillo eta Martinezen bi jokaldi onek Pin-en mutilak pizten zituela zirudien, markagailua estutu eta Sammicen bolada ona puskatu dutelako etxekoek. 11 eta 20ko partziala Iraurgirentzat eta 5eko aldearekin aldageletara. Semple (12 puntu /9 errebote) eta Cirkovic (2 hiruko/2 errebote) taldetik eraginkorrenak.
Atsedenaldiaren ondoren bi taldeek zuhurtzia gehiagorekin jokatu dute. Sammic-ek ondo jarraitzen zuen defentsa lanean eta erasoan ere bataz besteko onak lortu ditu. Coviranek ere antzeko jokoa erakutsi du. Defentsan ondo eta erasoan ere saskiratze onak lortuz. Parekotasun horrek baina gipuzkoarren alde egiten zuen, markagailuan aurretik jarraitzen zutelako eta horrek egoera kontrolatzen utzi dio. Fisikoki oso gogorra izan da laurden hau eta argi gelditu da partidatik at minutu bakarra gelditzen zen taldeak norgehiagoka galtzen amaituko zuela. 20 eta 17ko partziala etxekoen alde, baina Sammic-ek aurretik jarraitzen zuen markagailuan (53-55).
Handi baten aurka jokatzen duzunean ezin duzu segundo bakar batean arnasa hartu. Gure mutilek txinpartarik gabe hasi dute azken laurdena, bazirudien espirituak alde egin zuela eta 8 eta 0ko partzial batek oso ukituta utzi du taldea. Granadak argi eduki du partidako momentu erabakigarria izan zitekeela eta hortzak estutu ditu. 63 eta 57koarekin markagailuan eta zaleak guztiz beroturik, Iraurgirentzat gauzak oso ilun zeudela zirudien. Baina horiek dira lanean fedea duten taldeak hazten diren momentua eta gureak ere hori egin du. Xabi Oroz erabakigarria izan da laurden honetan. Azkoitiarrak defentsan erakutsi duen oldarkortasuna eta erasoan izan duen efikazia (7 puntu laurden honetan) Sammicen pizkundearen gakoak izan dira. Xabik eta Sandik bizkar gainean hartu dute taldea eta garaipen ikusgarri batera eraman dute. 21 eta 25eko partziala gure mutilen alde.
Astez aste joan beharra dago, lehiaketa dagoen moduan bi partida jarraian galduta sailkapenean oso behera joan zaitezke eta. Sammicen lehen helburua kirol proiektu gipuzkoar hau mailan mantentzea zen eta hori lortu da dagoeneko. Hurrengo pausua playoffak matematikoki ziurtatzea beharko luke eta hori lortu eta gero hasiko gara pentsatzen haratago.
Gaur bigarren postuan gaudela egingo dugu lo, baina ez dago harrotasunez esan beharrik, hori lanarekin lortu baita eta lanean jarraitu beharra baitago. Hori bai, asteleheneko entrenamendura arte Granadan lortutakoaz goza dezagun.
Egurre Sammic!!!!
SASKIRATZAILEAK: 22-18 / 11-20 (33-38) / 20-17 / 21-25
COVIRAN GRANADA: López (3), García, Hernández, García P, Martínez (17), Pérez (2), Fernández (11), Stone (1), Castillo (30), James (10), Fernández J.A
SAMMIC ISB: Sarasola, Oroz (14), Arenaza (2), Cirkovic (12), Gutiérrez (3), Maiza (4), Segurola (1), Guridi (1), Skouen (3), Semple (20), Marcius (20)