Bostgarren garaipena erreskadan Zurtentzat (34-43)

img

Askatuaken etxean lortutako garaipena, partida estu batean, azken laurdenera arte erabaki ez zena. Defentsan egindako lana izan da boladaz jarraitu ahal izateko gakoa.

Nahiz eta 7 jokalarirekin bakarrik joan partidara Zurteko neskek jakin izan zuten dosifikatzen eta etxekoak baino osoago iritsi ziren partidaren azken minutuetara.

Lehen laurdeneko partziala etxekoen aldekoa izan zen (8-7), baina kantxa gainean parekotasuna ikaragarria izan zen. Bi taldeak ondo egon ziren defentsa lanean, ez horrenbeste erasoan, bataz bestekoak oso txarrak izan baitziren emaitzak erakusten duen moduan. Bata bestea kalkulatzeko erabilitako laurdena.

Zurtek erabat aldatu zuen partida bigarren laurdenean. Defentsan beste martxa bat jarri zuten eta donostiarrek ez zuten jakin izan gure nesken defentsan zulorik topatzen. Atzeko lanaren bitartez partida kontrolatuta, erasoko lana askoz ere errazagoa izan zen. Kontraerasoan irteteko aukera eduki zuten eta jokaldi gehienak nagusitasunez amaitu zuten. Etxekoen atzerako balantzea ez zen ona izan eta partidatik kanpo gelditu ziren. 2 eta 10eko partziala Iraurgirentzat, erasoan pixka bat gehiago asmatuz gero partzial handiagoa lortu zitekeen arren.

Hirugarren laurdeneko lehen bost minutuak ezin okerragoak izan ziren Zurtentzat. Taldea ideiarik gabe gelditu zen eta kantxan zuen leku erosoa galdu zuen. Donostiarrak gauzak askoz argiago zituztela irten ziren kantxara eta Zurt zokoratzeko kapaz izan ziren, hauek erreakziorako aukerarik gabe utziz eta 19na partida berdinduz. Baina gure neskek defentsan behar zuten lekua berreskuratu zuten eta erasoan ere asmatzen hasi ziren, etxekoen bultzada gelditu eta markagailuan agintzen amaitzea lortu zuten. 15 eta 10eko partziala donostiarrentzat eta 25 eta 27 Zurten alde markagailuan.

Azken laurdenean nor baino nor gehiago polita ikusi zen erasoko lanean bi taldeen partetik. Zurtek aurretik jarraitzen zuen markagailuan, baina partida apurtzerik ez zuen lortzen. Askatuakek estutu nahi zuen, baina ez zeukan aurreko laurdeneko efikaziarik uztaira begira. Modu honetara, Anek eta Elenak egindako bi jokaldi bikaini esker 7ko abantaila (30-37) hartu zuen Iraurgik, gure neskek partidari beharrezko zartada emateko momentua zela jakinda defentsan ikaragarri egin zuten lan. Etxekoek egindako esfortzua gehiago nabaritzen amaitu zuten eta euren fisikoak hor arte esan zien. 9 eta 16ko partziala Zurtentzat.

Senior neskak joko eta emaitza bolada bikaina bizitzen ari dira. Nahiz eta larunbatean jokalari garrantzitsuek ezin jokatu bostgarren garaipena eskuratzeko kapaz izan ziren. Lan eta esfortzu erakustaldia ematen ari dira neskak, askok jarraitu beharko luketen eredua. Iraurgi espiritua topera.

Zorionak!!!!