Iragaz bakarrik gelditu da (43-14)

img

Kadete errendimendu mailako nesken taldea da bigarren fase honetan garaiezin jarraitzen duen bakarra. Askatuaken aurka jokaturiko partida erraz erabaki zuen eta maila honetako finalera bidean sendo doa.

Gauza askorik ezin da kontatu Iragaz eta Cafes Aitonaren arteko partidatik. Iraurgiko neskak jaun eta jabe izan ziren hasiera hasieratik eta donostiarrek apenas erakutsi zuten beldurra sorrarazteko ezer. Atsedenaldirako Beñat Aldalurren neskek erabakita utzita zeukaten partida bi partzial izugarri (10-4 eta 11-4) egin eta gero. Aldageletara 21 eta 8 beraz. Gure nesken defentsa kanpotarrek behin eta berriz aurrean aurkitu zuten harresia izan zen.

Atsedenaldiaren ondoren gauzak apenas aldatu ziren. Iragazek lehen bi laurdenetako maila bera erakutsi nahi izan zuen eta baita lortu ere. 10 eta 4 eta 12 eta 2 izan ziren azken bi partzialak.

Txapelketako azken fasera begira beste pauso bat emateko aukera ematen digun garaipen berri bat. Argi dago kadete mailako gure nesken taldea sasoikoen dagoena dela lehiaketan eta titulua irabazteko hautagai sendoa direla argi gelditu da.

Datorren astean Oiarsoren aurka jokatuko dute, lehen itzuliko azken partida izango dena.

Egurre Iragaz!!!!