Ulaciak Easoren aurka galdu zuen (52-61)

img

Euskal Ligako Kadete neskek porrota jasan zuten larunbatean Azpeitian jokatutako derbyan. Easo oso kontzentraturik egon zen eta momentu erabakigarrienetan jokoaren kontrola eskuratzen jakin izan zuen. Gure neskak berriz guztiz blokeaturik ibili ziren, erasoko jokorik ezin sortu eta bakarkako jokaldiekin biziraun nahian.

Ulacia beldurti irten zen kantxara eta Easok ez zuen eduki inolako arazorik markagailuan lehen abantailak hartzeko. Defentsan ez zuten lortu laguntzak adosterik eta errebotea ere ez zuten ondo itxi. Donostiarren berriz, ondo mugitu zuten baloia eta pazientziarekin jokatuta ahulguneak bilatu zituzten behin eta berriz. Ulaciak baina lortu zituen bere defentsako arazoak konpontzea eta laurden amaierarako partida parekatu zuen. Lehen partziala donostiarrentzat izan zen hala ere, 14 eta 15 (5/2 jaurtiketa libreetan).

Bigarren laurdena izan zen gure nesken txarrena. Easo oso indartsu hasi zen eta saskiratzeak erraz lortu zituen. Ulacia blokeatu egin zen eta ez zuen erreakziorik bilatzen jakin izan. Defentsako arazoak bueltatu ziren eta erasoko efikazia benetan eskasa izan zen, behartu gabeko hutsak, arau urratzeak… guztiz galduta. Jokoan saskiratze bakarra egiteko kapaz izan ziren eta 8/4 jaurtiketa libretan. Bigarren partziala Easorentzat: 6 eta 18.

Aldageletatik bueltan Ulaciak lortu zuen defentsako lanean zentratzea eta ez zuen gaizki egin, baina Easok puntuak batzen jarraitu zuen eta aldea ez zen murriztu. Erasoan joko polita atera zuten behingo eta minutu onak jokatu zituzten, azkenean baloia ondo mugitzea lortu zuten eta jaurtiketa aukeraketa ona izan zen. Jaurtiketa libreetako 8/5ekoak markagailuan sari gehiago edukitzea galarazi zigun eta Easori ahalbidetu zion partzial honetan ere garaile irtetea: 15 eta 18.

Azken laurdenean gure neskak ezinezkoaren bila irten ziren, partidari buelta eman nahi izan zioten baina aldea handiegia zen ordurako. Easok pazientzia erakutsi zuen erasoan eta baloi jabetza onak jokatu zituen, baina aurreko laurdenetan egindako esfortzua ordaintzen hasi ziren eta defentsa bigundu beharrean ikusi ziren. Egia da errebotearen kontrola mantendu zutela, baina 1x1ekoetan eta laguntzetan akatsak burutu zituzten. Ulaciak bere minuturik onenak jokatu zituen eta 17 eta 10 irabazi zuen partziala. 4/3 jaurtiketa libretan.

Easo garaile justua izan zen, partida oso serioa jokatu zuelako. Ulaciak berriz, ez zuen bere arratsalderik onena eduki.
Horrelakoa da saskibaloia…

Egurre Ulacia!!!!