Sammic txar bat galtzaile irten da Moronen aurka (67-78)

img
Lander Segurola (4 puntos)

Zilarrezko Leb ligako gure taldeak ezin izan du ideiak garbi dituen eta oso serio jokatu duen talde baten aurka. Granadan talde handi baten itxura eman eta gero, gaur gure aurpegirik txarrenetakoa erakutsi dugu. Defentsan, ahazteko moduko arratsaldea.

Partida bikain hasi dugu, jokoan nagusi izanez. Lehen bost minutuetako defentsa oso oldarkorra izan da eta erasoan bertikaltasuna erakutsiz puntu pila batzeko aukera eduki dugu. Moron hotz sartu da partidara, defentsan bigun, erasoan erabaki txarrak hartzen, Javier Fijoren haserre galanta sortuz. Baina Iker Buenorenak defentsan kontzentrazioa galtzen hasi dira eta andaluziarrek argia ikusi dute, blokeo zuzen guztietan abantailak hartuz eta defentsako hutsak kastigatuz. Bozina soinua ondo hartu dute Iraurgikoek, partzialean garaile irtenda 15 eta 13.
Bigarren laurdeneko hasierako minutuetan partida oso orekatua ikusi dugu. Sammicek hutsa egiten jarraitzen zuen eta blokeo zuzenen irakurketa okerrei defentsa balantze okerra gehitu zaie. Bigarren aukera horrekin bide erraza bilatu du Moronek eta errebotea ondo itxita kontraerasora irten da. Ure mutilek ez dute asmatu uztaira begira eta horretaz gain ez dira jaitsi defentsa lana burutzera, konbinazio txarra Iraurgirentzat. Moronek sekulako ikasgaia eman du laurdeneko azken hiru minutuetan kontraerasora nola irten behar den erakutsiz. Fijoren mutilak korrika egin eta bandeja errazak lortzeaz aspertu egin dira, eta horretaz gain, estatikoan jokatutako 5 erasoetatik 4tan Toledok eta Alejandro Marinek kanpotik asmatu dute. Sammicek 19 eta 30 galdu du partziala eta -9 mingarri batekin joan da aldageletara. Oraingoan, bozinak gehiegi tardatu du iristen.
Atsedenaldiaren ondoren Iraurgik oreka gehiago lortu du defentsako lanean. Defentsak aldatzeari ekin dio eta horrek andaluziarren eraso jokoa eta puntu isuria gelditu du. Ori bai, erasoak gehiago landu behar izan dituzten arren gure defentsako huts bakoitza kastigatzen jarraitu dute, akatsa bakoitza saskiratze errez bihurtuz.Errebotea ez du ondo itxi etxeko taldeak eta horrek bigarren eta hirugarren aukerak eman dizkie andaluziarrei. Moronen bigarren masterra, oraingoan zonakako defentsaren aurka baloia mugitzeko erakutsitako pazientzian. Desabantaila handienarekin markagailuan (-13) iritsi da gure mutilen erreakzioa. Skouenek erantzukizuna hartu du erasoan eta taldearen erreakzioaren erantzule izan da. Nikolasen efikaziak defentsan txinparta pixka bat berreskuratzea ahalbidetu digu eta Semple-Marcius bikotea bi zonetako jaun bihurtu da. Gure mutilen minutu onak (18-14) markagailuan gerturatu ahal izateko eta garaipenaren borrokan sartzeko.
Baina azken laurdenak errealitatera bueltatu gaitu: gaur gara talde izan. Vargasen eskutik Moronek berriz hartu du 10 puntuko aldea. Defentsa lanerako gogo ezak aurreko laurdeneko iniziatiba galtzera eraman gaitu, laguntzetan eta erreboteetan hutsek garaipenerako aukerarik gabe utzi gaitu. Gainera ez dugu jakin erasoan irizpidearekin jokatzen, gaur Gutierrez eta Maiza ez dira taldea gidatzeko kapaz izan, jokalari bakoitzak bakarka nahi izan du gudua egin eta gure erasorako baliabide bakarrak bakarkako jokaldiak izan dira. Moronek arratsaldeko hirugarren masterra eman du: behar den momentuan errematea ematea. 15 eta 21eko partziala bisitarientzako.
Harmailak bete dituzten 900 jarraitzaileek partida txarra ikusi dute. Ikuskizun on bat ikusteko sarrera ona, baina tamalez Aceitunas Fragata Moronek egin duen lanarekin bakarrik disfrutatu ahal izan dute, Sammic “out” egon baita. Umiltasun lezioa, gure benetako errealitatera bueltatu behar gaituena: lanik gabe ez dago saririk (eta hori ere ez beti).
Skouenen partida ona (22 puntu eta 18ko balorazioa), nahiz eta partidako MVP-a Marcius izan den 12 puntu, 8 errebote, 4 asistentzia, 3 baloi berreskuratu, 5 jasotako falta eta 26ko balorazioarekin.
SASKIRATZAILEAK: 15-13 / 19-30 (34-43) / 18-14 / 15-21
SAMMIC ISB: Sarasola, Oroz (2), Arenaza (2), Cirkovic, Gutiérrez (3), Maiza, Segurola (4), Guridi (2), Skouen (22), Semple (20), Marcius (12)
ACEITUNAS FRAGATA: Rufián, Phillips (6), Marín J (9), Vargas (11), Morales (14), Marín A (16), Sánchez (5), Olajide (4), Sow, Toledo (13)