Añares Rioja ISB matematikoki jaitsi da Zamoran

img

Lehen zati ezin okerrago batek porrot berri batera eraman du Iraurgi, bigarren zatiko minutu askotan zehar dominatu ahal izan duten Zamaraten baten aurrean (87-56).

Añares Rioja ISBk garaipenik batu gabe jarraitzen du Emakumezkoen Lehen Mailan eta ez du berehala lortuko gaur moduan lehen zati oso bat erregalatzen jarraitzen badu. Joseba Lizarralderen neskak dagoeneko matematikoki dira LF2ko taldea eta hurrengo eta azken 6 partidetarako helburu bakarra partida bat irabazten saiatzeak behar du izan. Horregatik ezin du gaur moduko lehen zatirik permititu.
Zamaratek ez du gehiegi igarri Sofia Gomes bere barruko jokoko erreferentzi nagusiaren baja, izan ere Rileyk, Gernikan lortu zuten garaipenean erabakigarri izan eta gero, ez du denbora gehiegi behar izan bere zalego berria poltsikoan sartzen. Amerikarra, Van den Adelekin batera, etxekoek markagailuan di-da batean distantzia zabaldu izanaren erantzule nagusia izan da. Izan ere, Añares Rioja ISB, modu ulertezinean, espiritu gabe irten da kantxara, ez talde mailan, ezta lehiatzerako orduan ere. Seguruenik Lizarazu kapitainaren bajak (orkatilan min hartua eta asteazkeneko partidarako ere duda handia) indar lehiakorra galdu arazi dio taldeari, baina Iraurgik eskolako patioko talde baten itxura eduki du lehen mailako talde baten kontra jokatzen. Roselisek bere gorputzean sartutako beste jokalari bat ematen zuen, taldea gobernatzeko gauza ez eta baloiak sekulako erraztasunez galduz. Markovicek taldea bizkargainean hartu nahi izan du eta Davydovad guztiekin egin du borrokan, baita bere buruarekin ere, saskiratze bat lortu nahian, baina beste guztiek ez dute lagundu taldearen itxura ona izan zedin. Zamaratek gozatu egin du kontraerasoan jokatuz eta saskiratze errazegiak lortuz. Riley eta batez ere Van den Adelek ederki bete dute euren puntu zakua. Etxeko taldeak 18 gora amaitu du lehen laurdena (29-11), baina alde hori 33 puntutara arte joan da bigarren laurdena hasi eta berehala partida guztiz erabakita utzi duen 15 eta 0ko partzial batekin. Izan ere Quesos el Pastor-ek kontrarioak eman dizkion opari guztiak aprobetxatu ditu.
Aldageletatik pasada ez da izan jokalarien nahi luketen bezain gozoa izan. Joseba Lizarraldek gauza asko esango zituen eta ez modurik gozoenean, hirugarren laurdenetik aurrera oso talde ezberdina ikusi baita kantxan. Defentsan oldarkor, kontraerasoan jokatuz, baloiak lapurtuz, mota guztietako saskiratzeak lortuz, baita hirukoak ere… Momentu batzuetan Añarese etxekoen gainetik pasa da. Agian baten batek pentsa dezake partida erabakita egonik Zamorakoen erlaxazioa heldu dela, baina ezta gutxiago ere. Kontua da lehen zatian Iraurgik B aldea eman baldin badu, bigarrenean A aldea emateko kapaz izan dela, gauzak ondo eginez gero, taularen erditik beherako taldeen aurka lehiatzeko eta susto bat baino gehiago emateko kapaz dela erakutsiz. Añaresek hirugarren laurdena irabazi du eta laugarrena egiteko ere puntuan egon da. Rileyk, Ortizek eta Simpsonek puntuak batzen jarraitu dute bere taldearendako, baina ez dira kapaz izan Silva biziberritu bat, Bereziartu edo Markovic gelditzeko. Hori bai 32 puntuko abantaila zeukaten eta hori nahikoa izan da erraztasunez garaipena lortzeko.
Sei partida besterik ez dira gelditzen garaipen bat lortzeko. Asteazkenean, egun atipiko batean, Añaresek Ferrol hartuko du etxean. Egun atipikoa, partida atipikoa, emaitza atipikoa? Hori lortzeko taldeak bigarren zatian eman duen maila berretsi beharko du.
Saskiratzaileak: (29-11/23-9/17-22/18-14)
QUESOS EL PASTOR DE LA POLVOROSA: Riley (18), Ortiz (13), Svitlica (5), Van den Adela (20), Pirsic (6) – Aliaga (15), Martin (3), Montalvo, Simpson (7).
AÑARES RIOJA ISB: Arregi (6), Bereziartu (9), Davydova (9), Silva (11), Markovic (14) – Uria (4), Etxeberria, Zubizarreta (1), Astigarraga, Gurrutxaga (2).