Harro egoteko momentua

img

Matematikoki maila galdu eta gero, Añares Riojak eta Iraurgi SBko familia guztiak emakumezkoen saskibaloiko elitean duten guztia emateko momentua iritsi da. Asteazkenean, 20:30tan Ferrol izango dugu bisitari, lehen itzulian zorte txarragatik garaitu ezin izan genuen taldea.

Emakumezkoen Lehen Mailako abentura hau hasi genuenean guztiek geneukan argi ezinezko erronka bati aurre egin beharko geniola, amaiera idatzita zeukan abentura batean sartzen ginela, gauza logikoa gure neskekin (Lehen maila autonomikoko jokalariak) eta LF2ko aurrekontu batekin lehiatzera irteten zarenean. Hala eta guztiz ere taldeak bere arrastoa utzi du txapelketan eta Iraurgiren izena estatuko emakumezkoen saskibaloi guztiaren ahotan dago. Añaresek duintasun handiarekin lehiatu du eta burua goian duela irten ahal izan da jokatu dituen kiroldegia ia guztietatik, izan ere, espirituz behintzat, garaile irten gara jokatutako 20 partidetatik 16tan.

Eta guztia, gure jokalari zerrenda bat ere aldatu gabe egin dugu. Klubak argi zeukan hasierako apustuarekin amaieraraino joango zela eta bete du. Campus Promete izan ezik, klub guztiek egin dute diru inbertsio handia beraien taldeak indartzeko salbazioa bilatu nahian. Ferrolek adibidez Hammond eta Millsen kontratuak eten zituen, Davis eta Kelley fitxatzeko, eta agian, talde galiziarra da merkatu mugimenduei dagokienez apalenetako bat.

Gure kirol proiektua, datorren urtean, aurten egon beharko lukeen lekuan egongo da, baina oraindik badaukagu bi erronka betetzeke.
Horietako bat da garaipen bat lortzea eta taldeak garbi dauka lortuko duela, ez zen eta justua izango guztiek egindako esfortzu handi honek sari txiki hori ez jasotzea. Ez zen justua izango garaipenen zakua hutsik gelditzea, neskek ez dute merezi.

Beste erronka gure zalego fidelari dagokio eta Azpeitiko kiroldegiak gure neskak bultzatzeko prest dagoen jende beroz betetako harmailak edukitzen jarraitu behar du. Beti egin dute eta denboraldia amaitu bitarte ziur egiten jarraituko dutela. Zalego nekaezina, gure kontrarioei erakutsitako errespetuagatik nabarmendu dena, zalego guztiek izan beharko luketen modukoa. Orain da momentua, matematikoki jaitsita gaudela, Añaresek sekula baino bultzada handiagoa jasotzeko, ez da etxean gelditzeko ordua, harmailak betetzen jarraitzekoa baizik.

Dagoeneko ez digu axola behar aurkariek, jokalariek edota zein postutan dauden sailkatuta… orain konpromiso bakoitzean %200a emateko ordua da, helburu desiratua lortzen saiatzeko. Partida bakoitzak presorik hartuko ez dugun gudu bat izan behar du. Añaresek gelditzen zaizkion segundo bakoitzean duen guztia emango du, biharko egunik ez balego moduan borrokatuko du… izan ere bihar horretan ez da Emakumezkoen Lehen Mailarik egongo!!! Infinituraino arriskatzeko aukera daukagu jokoaren aspektu guztietan, dagoeneko ez daukagu inolako presiorik eta horrek mentalki lagundu gaitzake.

Asteazken honetan ez digu axola Laura Quevedok, Ana Suarezek, Chelsea davisek edota Beatriz Sanchezek jokatzea… berdin digu beraien curriculumak eta beraien puntuak sartzeko, erreboteak hartzeko edo defendatzeko duten gaitasuna… ez digu axola epaileen lana ona edo txarra izango den… ezerk ez digu axolako taldearen buruan gauza bat besterik ez baita existituko: IRABAZI ALA IRABAZI.

Josebak gure kapitainaren baja edukiko du. Intza Lizarazu ez da orkatilako lesiotik guztiz osatu eta miraririk ezean (eta hauek ez dira gertatzen) ez du partida jokatuko. Pena bat da Intzak Ferrolen denboraldiko partidarik onenetako bat burutu baitzuen.

Egurre Añares!!!!