DISDIRA BITXITEGIA ISB 73 – Unamuno 58

img

Bai defentsan eta baita erasoan ere nahiko geldo hasi genuen partida larunbatekoa. Gure erritmoa ezin aurkitu ibili ginen, gure akatsak zirela edota Unamunok ezarritako defentsagatik zela.

Makal ibili ginen atsedenaldira arte. Lehen bi laurdenetan deseroso ibili ginen, gure erritmotik kanpora. Hala ere, aldageletarako tartera puntu bat goitik iritsi ginen: 29-28. Partzialak 14 eta 11 eta 15 eta 17 izan ziren. Talde biek ondo kontrolatu genuen bakoitzaren errebote lana, baian erritmoa beraien esku egon zen, guk ez genuen asmatu kontraerasora irteten.

Atsedenalditik aurrera, eta batez ere lehen 10 minutuetan partida erabat aldatzea lortu genuen. Gure erritmoa ezartzea lortu genuen eta askoz gusturago jokatu genuen. Lortu genuen errebote bakoitzarekin korrika irten eta errez bukatu edota eraso on batekin amaitu genuen. Modu honetara 30 eta 13ko partziala burutzea lortu genuen eta partida ondo bideratu bide batez. Izan ere, 18ko abantailarekin sartu ginen azken laurdenera eta nahiz eta gure jokoa lehen zatikora bueltatu eta beraiek azken partziala irabazi zuten, garaipena ez zen arriskuan egon ezta momentu bakar batean ere.

Garaipen hau zakuan dugula iristen gara Getxoren aurkako partidara, eta gogoratu behar da talde hau izan zela lehen itzulian irabazi zigun aurreneko aurkaria. Horregatik partida gogor eta estu bezain garrantzitsua espero dugu. Gure helburuak eskuratu ahal izateko partida honek sekulako garrantzia dauka eta ea lehen itzulikoa bueltatzerik daukagun.

Egurra Disdira Bitxitegia ISB!!

Saskiratzaileak: X.Aldalur(7), Lur(4), Jakes(14), Javi(8), Unai(3), Eneko(5), Ibarguren(2), Merketegi(10), Etxaniz (6), Beñat(6), Asti (8).