Hemen da seigarrena ere (46-20)

img

Zurt topera dago eta astebururo erakusten ari da hori. Azken sailkatuak ezer gutxi egin ahal izan zuen gure neskak erakusten ari diren jokoaren aurka. Kere eta Aitorren taldeak lehiaketaren fase honetan zapore gozoz betetzen gaitu astero-astero.

Zurtek hasierako jausitik dominatu zuen partida eta segituan egin zuen alde markagailuan. Taldeak defentsa maila itzela erakutsi zuen, azken asteetan erakusten ari denaren antzera, pase marren zaintza onak eta errebotea kontrolpean edukitzeak erasoan nahi duen erritmoa erabiltzeko aukera ematen baitio.

Cafes Aitona Ak gurea ez den beste liga batean jokatzen duela argi utzi zuen. Donostiarrek azken postua okupatzen dute sailkapenean eta oraindik ez dute garaipenik ezagutzen. Azkoitian oso argumentu gutxi erakutsi zituzten gure jokalariak kezkatzen hasteko.

Zurti forma hartzea koste egin zaio, baina argi utzi du gaur egun, dagoen sasoian, edozein talderi egin diezaiokeela aurre. Datorren astean Atletico Sn SNk bisitatuko du Azkoitia, bigarren sailkatua da 7-1 balantzearekin. Larunbatean garaipena lortzea (eta 11ko aldeagatik balitz askoz hobeto) taldeari bigarren postuaren borrokan mantentzeko aukera emango lioke. Gogoan hartu behar da azken jardunaldian Atelticok eta Donosti Dolphinsek (7-1) elkarren aurka jokatuko dutela, eta azken honek Zurten kontra 49 eta 60 galdu zuela bigarren fase honetako lehen jardunaldian.

Gure neskek guztien laguntza eta bultzada behar dute, eta horregatik gonbidatzen zaituztegu 18:00tan Azkoitiko kiroldegira, probintzialeko taldeari ahalik eta animo gehien emateko.

Zazpigarrena ere posible da!!!

Egurre Zurt!!!!

PARTZIALAK: 9-2 / 6-4 (15-6) / 15-6 / 16-8

SASKIRATZAILEAK: Leire (12), Berezi (2), Elena (8), María, Sara (5), Ane (11), Miren, Amaia L (6), Amaia M (2)