21.ean agidanez

img
izugarrizko poza

Añares Rioja ISB Iraurgiren historiara pasa da gaur, Uni Ferrol-i 65 eta 60 irabazi eta Emakumezkoen Lehen Mailan aurreneko garaipena eskuratu du.

Alperrik da gaur kronika zehatz-mehatz egitea, gaur odola bor-bor daukagu-eta taldeak erakutsi duen izaera, lana eta gozatzeko gogoarekin. 21 partida behar izan ditu Añares Rioja ISBk Emakumezkoen Lehen Mailan bere lehen garaipena eskuratzeko, baina iritsi denean, harmailek jokalariekin eta jokalariek harmailarekin bizi izan duten momentua historiara pasako da klubean eta Gipuzkoako emakumezkoen saskibaloian.
Partida oso estua izan da, hasieratik amaierara, baina momentu erabakigarrietan etxeko taldeak behar zuen kolpea ematen jakin du. Hasieratik erakutsi du sekulako intentsitatea defentsan, kontrarioa deseroso eduki du momentu oro eta faltak egin behar bazituen egin ditu. Gaur taldea, inoiz baino taldeago izan da. Jokalari bakoitzak taldeak behar zuen plusa eman du bere partetik. Markagailuan goitik egon direnean, krisi momentuak pasa dituztenean… jokalariek zuten guztia eman dute eta horrek merezitako saria eman die.
Batzuek Marina Markovicen gaurko partida goraipatuko dute, eta ez da gutxiagorako, taldearen onerako, bere zenbakiei begira baino gehiago jokatu du gaur,eta denboraldiko partida egiten amaitu du. Baina gaur ez da serbiarra bakarrik goraipatu behar, kantxara irten den eta aulkian animoak ematen gelditu den jokalari bakoitza goraipatu beharra dago: Garazi, Naroa, Eider, Irati, Maite, Intza, Itsaso, Marita, Maitane, Roselis eta Marina… eta nola ez, Joseba, Aritz, Alvaro eta Gurru. Guztiei ZORIONAK!!
65 eta 60, ez da emaitza ikaragarria, partida ez da historiara pasako bere edertasunagatik baina Iraurgi zaleen eta Iraurgiko familiaren bihotzean puska handi bat hartuko du emaitza horrek. Hala ere, ez dago dena egina. Martxoan, denboraldia amaitu aurretik beste bost partida jokatu behar ditu taldeak. Gozatzen jarraitzeko beste bost partida. Eta behin lehena eskuratuta, zergatik gehiago ez? Lehen helburua beteta goazen bigarrena lortzera!
Saskiratzaileak: (17-13/13-17/12-13/23-17)
AÑARES RIOJA ISB: Bereziartu (4), Zubizarreta (9), Davydova (9), Roselis (12), Markovic (17) – Arregi (5), Uria, Etxeberria (2), Lizarazu (7), Astigarraga, Gurrutxaga.
STAR CENTER UNI-FERROL: Kelley (11), Suarez (6), Cabrera (6), Quevedo (12), Davis (16) – Sanchez (4), Araujo (5), Cuiña, Fernandez, Kesanen.