Moviltek Bergararen gainetik pasa zen (55-30)

img

Jexuxen neskek errez irabazi zioten lehen eta hirugarren laurdenetan bakarrik eutsi ahal izan zuen Soraluce Bergarari. Bigarren laurdenean erakutsitako egundoko nagusitasunak partida erabakita utzi zuen atsedenaldirako.

Moviltek lehen fasean erakutsi zuen indar eta lehiatzeko grina berreskuratzen hasi dela esan daiteke. Soraluce BKEk behintzat hori pentsa lezake larunbatean Azpeitiko kiroldegian jasan behar izan zuten kalbarioagatik, gure partaidetzako kadeteei apenas arazorik sortu ahal izan zietelako.

Lehen laurdenean defentsako akats batzuek egin zituzten etxekoek eta kontrarioak aprobetxatu zituzten markagailuan gertu mantentzeko. Egia esan erasoan laurden ona jokatu zuen Moviltekek,jaurtiketak nahiko eroso egitea lortu baitzuten, nahiz eta lortutako bataz bestekoak ez ziren izan teknikariek nahi bezain onak. 17 eta 14ko partzialak gure neskentzat.

Bigarren laurdena argi eta garbi Iraurgirendako izan zen. Taldeak defentsako lana gogortu zuen eta kanpokoek izan zitzaketen garaipen esperantza oro zaborretara bota zuten. Soralucek erasoko kantxara pasatzeko egundoko arazoak eduki zituen eta jokoaren aspektu guztietan gainditua ikusi zen. 14 eta 5eko partzial sendoa, partida erabakita uzteko.

Atsedenaldiaren ondoren gure neskek defentsako intentsitatea jaitsi zuten eta erasoan ere soltura galdu zuten. Soralucek arnasa hartu eta minutu onak jokatu zituen, gure nesken aurka nor baino nor gehiago jokatzeko aukera eman zioten minutuak, laurdena duintasun handiarekin amaitzeraino, nahiz eta garaipena ezin kolokan jarri. 10 eta 9, partzial berri bat Iraurgirentzat.

Azken laurdenean defentsako oreka eta erasoko jarioa berreskuratu genuen. Bergarak besoak jaitsi zituen eta horri esker gure neskek beste partzial sendo bat eskuratu zuten: 14 eta 2.

Datorren larunbateko partidari begira bateriak ondo kargatzen dituen garaipen bikaina. Gure neskek Cafes Aitonaren kantxa bisitatuko dute, joanekoan 70 eta 26 garaitu zuten talde baten aurka jotzeko.

Egurre Moviltek!!!!