Glual 79 – 54 Ziorkontrol

img

Euskal Ligako junior mutilek asko sufritu behar izan zuten Getxoren aurka irabazteko pasa den larunbatean Azkoitian. Lehen hiru laurdenetan sekulako parekotasuna egon zen, baina Getxo hustu egin zen azkenengoan. Glual arrabola izan zen erasoan azken hamar minutuetan.

Getxo ideiak oso argi zituela eta gure mutilei susto bat emateko gogoz iritsi zen Azkoitira. Azken laurdenera arte bizirik egotea lortu zuten, baina falta kopuruak eta nekeak sari gabe utzi zituen bizkaitarrak. Glualek sendo hasi zuen partida eta puntuak lortzen hasi zen, baina bizkiatarrak segituan jarri ziren lanean defentsan. Iraurgik puntuak errez eskuratzeari utzi zion eta Getxok etxekoen huts eta akats bakoitza aprobetxatu zituen. Lehen hiru laurdenetan antzera ibili zen jokoa: 19-17, 15-13 eta 15-13 izan ziren partzialak.

Bizkaitarrak oso nekaturik, Glualek azken kolpea ematen jakin zuen. Astik bere saskiratze gaitasuna erakutsi zigun eta 10 eta 1eko partzial baten gidari izan zen, partida gure aldeko balantzan jarriz. Glualek bere momentua aprobetxatzen jakin izan zuen. 30 eta 11ko partziala.

Lehen itzuliaren amaieran Glualek hirugarren postua okupatzen du (3-2). Datorren astean berriz ere talde bizkaitar bat tokatuko da, gure mutilek Bilbora bidaiatuko baitute Unamunoren aurka jokatzeko (igandea, 10:00tan).

Egurre Glual!!!!