Aranurrek Gernikan irabazi zuen (39-49)

img

Euskal Ligako junior neskek oso garaipen garrantzitsua batu zuten Gernikan. Bizkaitarrek hirugarren laurden txar bat ordaintzen amaitu zuten eta laugarren posturako borrokan indarra galdu dute. Aranurrek berriz hirugarren postuan finkatzea lortu du eta txapelketako azken fasera zuzen doa aurrera.

Bi taldek horren ondo ezagutzen dutenean elkar, normalena da lehen minutuetan partida oso orekatua ikustea, eta pasa den asteburuan ere horrela gertatu zen lehen bi laurdenetan. Bai Gernikak eta Baita Aranurrek ere defentsako lanean jarri zuten euren indarra, ondo zekiten eta aspektu horretan garaile irtetea erabakigarria izango zela partidan. Erasoari dagokionez, bi taldeek pazientzia erakutsi zuten joka sortzerako orduan, baina bataz besteko onik ez zuten lortu uztaira begira. Oihane erasoko erreferentzi nagusi bihurturik (12 puntu) Aranurrek aldageletara puntu bat goitik joatea lortu zuen (25-26). 12nako berdinketa lehen partzialean eta 13-14 bigarrenean gure nesken alde.

Atsedenaldiaren ondoren iritsi zen Iraurgi momentua. Nahiz eta etxekoak aurretik jarri markagailuan bi jaurtiketa libreri esker, Iraurgik bere alderik onena erakutsi zuen defentsa lanean. Atzeko lanari intentsitate plus bat eman zioten partidako momentu garrantzitsuenetakoa zela jakinda eta Gernika guztiz blokeatu zen. Oihane bizkaitarren defentsaren borrero bilakatu zen, hirukoak, bikoak, 2+1ekoak… hegal-pibot azpeitiarrak leku eta modu denetatik lortu zituen puntuak. Etxekoak oso ukiturik utzi zituen 5 eta 15eko partziala.

Azken laurdenean Gernikak ahaleginak egin zituen baina Aranurrek ondo jakin zuen markagailua kudeatzen, abantaila dosifikatu zuen eta eraso bakoitza kontrolatu zuen sustorik ez eduki eta garaipena lortzeko. 9 eta 8ko partziala etxekoendako.

Gure junior neskak dinamika oso onean daude. Estatuko txapelketa buruan (Azpeitia izango da egoitzetako bat maiatzean) taldea modu onean ari da aurrera pausoak ematen. Oraindik bidea luzea da, helburua Lauko Finalera modurik onenean iristeak behar du izan eta Luisen neskak horretarako ari dira lanean.

Datorren astean Easoren bisita jasoko dugu, finalerditan kontrario izan daitekeen aurkaria. Joaneko partidan Aranurrek puntu bakarragatik galdu zuen Donostian (57-56). Larunbatean 18:30tan Azpeitiko kiroldegian.

Egurre Aranur!!!!