Errotaundi ISB garaipenaren bidera itzuli da Hernani Keri irabazita

img

Errotaund ISBk 54 eta 48 garaitu zuen ernani KE

Landutako garaipena Errotaundi ISBrentzat Hernani Keren aurka lortutakoa, espero zen moduan, gauzak oso zail jarri zituen kontrario baten aurka. Defentsek erasoei irabazi zieten partida guztian zehar eta lehen laurdena horren erakusle garbia izan zen. Kanpotarrek sartu zituzten puntu apurrak barruko jokoari esker lortu zituzten. Etxekoek ondo mugitu zuten baloia baina jaurtiketak egiterako orduan ez ziren finegi ibili eta horregatik laurden amaierara horrelako markagailu tristearekin iritsi ziren: 11 eta 5.

Bigarren laurdenean, Arrieta anaien eskutik, Hernani etxekoen defentsa gainditzen hasi zen eta Errotaundik gainera erasoan huts egiten jarraitzen zuenez, bere abantaila nola galtzen zuen ikusi behar izan zuen. Atsedenaldira 24nako berdinketarekin iritsi zen.

Atsedenaldia ondo etorri zitzaion Errotaundi ISBri, kontrarioari uztaira bidea ixten hasi zelako eta erasoan ere, horrenbeste desira zuten efikazia iritsi zelako. 15 eta 0ko partziala egin (39-24, 28.min) eta kontrarioa bederatzi arren minutura arte punturik lortu gabe utzi zuen. Partida ondo bideratuta zirudien.

Azken laurdeneko lehen bost minutuek aldea mantentzeko balio izan zuten. Baina aberageari buruzko kontuak egiten hasi bezain pronto, Hernanik 3 hiruko jarraian sartu zituen eta markagailuan ikaragarri gerturatu zen. Urduritasuna agertzen hasi zen, 50 eta 48, 39.min. Baina amaitzeko falta zen denboran Errotaundik topera egin zuen lan defentsan eta jaurtiketa libreen marratik gehiago asmatu ez zutelako bakarrik gelditu ziren aberagea eskuratu gabe.

Datorren asteburuan Errotaundi ISBk Zarautzen jokatuko du, igande arratsaldez.