Bigarren laurdena, Decoramiken kondena (31-41)

img

Partaidetzako infantilek ezer irten ez zitzaien bigarren laurden txarra gogotik ordaindu zuten. Nahiz eta ahalegin guztiak egin, Dekoramikeko neskak ez ziren fin ibili uztaira begira.

Nahiz eta partida hasieran gure neskak nagusi izan ziren, LEKek argi utzi zion mundu guztiari ez zela Azpeitira goiz pasa joan. Lehen laurdenean defentsako lana ona izan zen eta erasoan gainera, saskiratze errazak lortzeko jokaldi onak burutu zituzten, horregatik Decoramikek 11 eta 6 irabazi zuen lehen partziala.

Baina bigarren laurden madarikatua iritsi zen eta gure nesken argitasuna pikutara joan zen. Defentsan kontzentrazioa galdu zuten eta erreboteko kontrola galtzea ordaintzen amaitu zuten, LEKen bigarren eta hirugarren aukerak zitalak izan zirelako. Gainera defentsako balantzerik apenas egon zen eta kanpokoek korrika jokatzeko aukera eduki zuten minutu askoan. 4 eta 17ko partziala LEKentzat.

Atsedenaldiaren ondoren partidako laurdenik txarrena iritsi zen. Bi taldeek beraiena ez den saskibaloia egiten saiatu ziren eta hori kantxan ikusi zen. Defentsarako gogo gabe eta erasoan behartu gabeko huts asko eginez, hirugarren laurdena ez da pasako saskibaloiaren historiara ez talde batentzat ez eta bestearentzat ere. & eta 8ko partziala 10eko aldea eskuratzen zuen LEKendako.

Kanpokoek hiru saskiratze jarraian eskuratu eta markagailua erabakita utzi zuten azken laurdena hasi bezain pronto. Gure neskek erreakzionatu zuten eta minutu onak jokatzeko kapazitatea erakutsi zuten, baina LEKek abantaila kudeatzen jakin izan zuen eta jokoaren eta markagailuaren kontrola edukitzea lortu zuen. 10nako berdinketa azken partzialean.

Merezitako porrota, kontrarioari defentsan horrenbesteko erraztasunak ematen dizkiozunean, zaila da garaipena lortzea. Partida honek Oiarsoren kontrako hurrengo erronka gogo gehiagorekin prestatzeko balio behar du.

Egurre Decoramik!!!!