Sarrallek Askatuak-i irabazi zion (68-32)

img

Errendimenduzko infantilek ez zuten arazo gehiegirik eduki Askatuak menpean hartzeko. Bigarren laurden itzela jokatu zuten gure neskek, saskiratzeak lortzeko egundoko erraztasuna erakutsiz.

Sarralle talde donostiarra baino gehiago da eta larunbatean horrela erakutsi zuen. Laurden guztietan nagusitu zen baina bigarren laurdena sekulako erakustaldia izan zen, gure neskek jaurtitako leku guztietatik saskiratzeak lortu zituztelako erasoan duten indarra taularatuz.

8 minutu kosta zitzaien donostiarrei lehen puntuak eskuratzea. Ordurako Sarrallek, bere nagusitasunaren jabe, erritmoa ezarri zuen eta kontrarioari nola jokatu behar zuen erakutsi zion. Defentsan gogor, pase marren zaintzak baloiak erraz berreskuratzea ahalbidetu zion, horrekin batera saskiratze errazak lortuz. 12-3 eta 30-10 izan ziren atsedenaldira arteko partzialak.

Aldageletatik bueltan, donostiarrek euren jokoa hobetu zuten. Sarralle erlaxatu izana aprobetxatu zuten (horrelako aldea duzunean gertatu ohi dena) eta defentsan oreka ona aurkitu zuten. Erasoan jaurtiketak ondo burutzera iritsi ziren, baina bataz besteko onik gabe eta euren jokoaren hobekuntza merezitako sari gabe gelditu zen. 12 eta 8 eta 14 eta 11 izan ziren hirugarren eta laugarren laurdenetako partzialak.

Garaipen ona, datorren asteburuan Arrasaten edukiko duten konpromiso zailera begira, taldea pozez betetzen duena. Garaipen batek Lauko Finalarekin amesten jarraitzeko aukera emango lioke Sarralleri.

Egurre Sarralle!!!!