Roselis Silva 22. jardunaldiko bostekoan

img
Argazkia: Javi Zurbano

Joko antolatzailea venezuelarrak 27ko balorazioarekin amaitu zuen Añares Rioja ISBren denboraldiko bigarren garaipenean.

Aste borobila izan da hau Añares Rioja ISBrentzat. Joan den asteazkenean taldeak historia egin bazuen Emakumezkoen Lehen Mailan aurreneko garaipena eskuratuta, larunbatean pronostikoak berriz hautsi eta bigarren garaipena eskuratu zuen erreskadan, aurrenekoa etxetik kanpo, Bembibren, Leonen. Eta astea oraindik eta gehiago borobiltzeko, Roselis Silva jardunaldiko bostekoan sartu dutela jakinarazi berri du Espainiako Saskibaloi Federazioak.
Egia esan, joko antolatzaile venezuelarrak egundoko partida jokatu zuen larunbatean. Taldea gidatzerako orduan bikain ibili zen, Anna Gómezek egin zuen partida ikusgarriaren aurrean ez zen kikildu eta puntuak sartzerako orduan erantzukizuna hartzeko beldurrik ez zuen eduki. Hiruko bikoitza (triple doble) egitetik gertu ibili zen, 18 puntu sartu, 10 errebote eskuratu eta 8 asistentzia banatu baitzituen. Horretaz gain 5 baloi berreskuratu zituen eta guztira 27ko balorazioarekin amaitu. Zenbaki hauekin 22. jardunaldiko bostekoan sartzea lortu du joko antolatzaile gisa onena bezala.
Ez da lehen aldia asteko bostekoan sartzeko aukeratzen dutena Silva eta gelditzen diren 4 partidatan agian lortuko du, ez zen seinale txarra izango. Egiari zor, venezuelarrak duen maila erakutsi du denboraldian zehar eta txapelketako jokalari onenen zerrendan dago ezbairik gabe. Partidako 16’74 puntu sartuta lehiaketako laugarren saskiratzaile nagusia dugu, baloiak berreskuratzerako orduan rankingeko aurrena dugu, 4’63 baloi lapurtuta bataz beste eta balorazioan seigarrena 17’42rekin partidako. Egundoko zenbakiak Emakumezkoen Lehen Mailan jokatzen duen aurreneko urtea izateko.
Zorionak Roselis!!