Ulaciak garaipena batzen jarraitzen du (63-26)

img

Euskal Ligako kadete neskek erraz garaitu ahal izan zuten San Viator talde arabarra. Hasiera gogor bat nahikoa izan zen partida apurtu eta lortutako abantaila kudeatuz lasai jokatu ahal izateko. Orokorrean, partida txukuna, taldeak jokatutakoa.

Ulaciak bikain ekin zion partidari, defentsan oso lan ona eginez eta horri esker di-da batean 11 eta 1 jarri zen aurretik. Baloi berreskuratuak eta defentsako errebotean egindako lana erabakigarriak izan ziren partida puskatu ahal izateko. Arabarrak ez ziren fin ibili lehen laurdenean, defentsan bigun eta erasoan bataz besteko txarrekin, ez ziren nahikoa txinpartarekin irten kantxara etxekoen indarrari aurre egiteko. 23 eta 7ko partziala Ulaciarentzat.

Bigarren laurdenean iritsi zen oreka partidara. Iraurgik ordura arte erakutsitako txinparta galdu zuen defentsan eta erasoan jaurtiketak bilatzeko pazientzi nahikorik ez zuen eduki. Gainera, taula azpian ere huts asko egin zituzten gure neskek eta horrek talde arabarra biziberritu zuen. San Viatorrek bere defentsa hobetu zuen eta erasoan, pazientziarekin jokatuta, etxekoen ahulguneak aurkitu zituen. 12nako berdinketa bigarren partzialean.

Atsedenaldiaren ondoren arabarren minuturik txarrenak etorri ziren. Ohituta ez dauden erritmo batean jokatu behar izateak min egin zien, gehiago kontutan hartuta 8 jokalarirekin bakarrik joan zirela partidara, eta erasoan hartutako erabakiak ez ziren bat ere onak izan. Ulaciak, erdizka defentsan, makinaria gehiegi behartu gabe, partidaren erritmoa eskuratu zuen. Erreboteko kontrolak korrika egiteko aukera eman zion eta modu honetara partida guztiz apurtu zuen. 16 eta 4ko partziala Ulaciarendako.

Azken laurdenean bi taldeek denbora pasatzen utzi zuten. San Viatorrek ez zituen bere jaurtiketak puntutan bihurtzea lortu eta defentsan ere indarrik gabe ibili zen. Ulacia diesel eran ibili zen eta partida duina egiten amaitu zuen harrotasunik gabe. Guztiek eduki zituzten minutuak eta garipen honekin lehen postuaren borrokan mantentzen dira. 12 eta 3ko partziala gure nesken alde.
Easok Gasteizen galdu izanak (aurreko astean aurreratutako partida) Ulaciak fase hau lehen postuan amaitzeko aukerak handitu ditu. Oraindik 4 partida gelditzen dira eta denetik pasa daiteke, baina gure neskak oso ondo kokatuta daude.

Lanean segi behar.

Egurre Ulacia!!!!