Atletico San Sebastianek Zurten boladari akabera eman dio (46-50)

img

Probintzial neskek ezin izan dute garaipen bolada bikainarekin jarraitu. Zorte txarra eta azken laurdenean jaurtiketa libretan edukitako 18/9koa erabakigarria izan zen gure neskendako.

Zurt garaipenak batzen jarraitzeko asmo biziarekin irten zen kantxara. Lehen bi laurdenak gure nesken aldekoak izan ziren, partidaren kontrola eskutan zutela. Defentsan sendo ibili ziren eta defentsako errebotea ondo lotuta, kontraerasoa bilatu zuten ahal izan zuten guztietan. Donostiarrak berriz, lasai jokatu zuten eta Zurten bataz besteko txarrak aprobetxatu zuten markagailuan gertu ibiltzeko. 12 eta 11 eta 10 eta 6 izan ziren Iraurgirentzako partzialak.

Atsedenaldiaren ondoren partida parekatu egin zen. Donostiarrek euren defentsa sendotu zuten eta erasoan saskiratzeak errazago lortzen hasi ziren. Zurten defentsak berriz ez zuen lortu kontrarioen erasoa behar beste estutzea eta Atleticok aprobetxatu egin zuen. 12 eta 14ko partziala kanpotarrentzat.

Azken laurdenaren hasieran donostiarrak jaun eta jabe izan ziren. Ideiak asko ere argiago zituztela defentsan eta errebotean indartsu bihurtuta, bigarren minuturako markagailuan aurretik jarri ziren. Hortik aurrera Zurtek erreakzionatu egin zuen defentsan gogor jokatuz eta emozioz beteriko minutu batzuek bizi ahal izan genituen. Azken minutura 45nako berdinketarekin iritsi ziren, baina gure aurkariek gehiago asmatu zuten eta partziala irabazita (12-19) garaipena lortu zuten.

Datorren astean Donostiara joan beharko dute gure neskek Bera beraren aurka jokatzera.

Egurre Zurt!!!!