Getxo 60 - DISDIRA BITXITEGIA ISB 56

img

Agur erreskadan lortutako 7 garaipenen boladari.

Bagenekin partida oso gogorra izango zela guretzat, beraien barruko jokoa gelditzea eta gustuko dugun bezala erreboteak eskuratuta korrika irtetea oso zail egiten zaigulako beraien aurka jokatzen dugunean. Getxo oso talde fisikoa da, denboraldi honetan bat ere ongi eman ez zaiguna.

Lehen zatia oso parekatua izan zen. Guk ez genuen lortu nahi genuen jokoka egitea, baina defentsan sendo ibili ginen, eta erasoan saskiratzeak kosta egiten zitzaigun arren, bizirik mantendu ginen partidan. Atsedenaldira 31 eta 30 iritsi ginen.

Hirugarren laurdena ere bi taldeen arteko saskiratze trukaketa bat izan zen eta bi taldeetatik batek ere ez zuen lortu markagailuan aldentzea.

Azken laurdenaren hasieran partidako alderik nagusiena lortu genuen, 8 puntukoa, kanpotik asmatzen hasi ginelako. Baina erreakzioa etorri zen etxekoen partetik 9 eta 0ko partzial bat eginda. Azken minutua jaurtiketa libreen marratik jokatu zen, guk bizkaitarrek baino gutxiago asmatu genuen eta garaipena Getxon gelditu zen.

Asteburu honetan Ordizia iritsiko da Azpeitira, larunbatean, 18:30tan. Kanpoko taldea garaipenarekin ihes egiten ikusi nahi ez badugu, derrigorrez oso kontzentraturik jokatu beharko dugu partida guztia.

Saskiratzaileak: Xabi Aldalur (2), Lur (-), Jakes (9), Jabi (6), Unai (6), Irulegi (3), Ibarguren (2), Merketegi (10), Etxaniz (13), Beñat (5), Zabarte (-).