Garaipenarekin itxi du lehen itzulia Caldereria Pako ISBk

img

Caldereria Pako ISBk 60 eta 65 irabazi zion Añorgari lehen itzuliko azkeneko neurketan.

Caldereria Pako ISBk txapelketako fase honetako bigarren garaipena batu zuen larunbat arratsaldean Benta Berri kiroldegian jokatutako partidan. Iraurgikoek ezin asmatu ekin zioten partidari, intentsitaterik gabe eta Añorgak abantaila nola hartzen zuen ikusi zuten, kanpotarren entrenatzailea, 13 eta 3koarekin markagailuan, hutsartea eskatzera behartuta ikusi zelarik. Etxekoen nagusitasuna apurtzeko balio izan zuen honek eta gutxika Caldereria Pakok desabantaila murriztea lortu zuen laurden amaierara 21 eta 15 iritsi zirelarik.

Bigarren laurdeneko lehen zortzi minutuetan partidak bere horretan jarraitu zuen. Añorgak intentsitate gehiagorekin batzen jarraitzen zuen. Gure mutilak defentsan bigun eta erasoan aukeraketa okerrak egiten behin eta berriz. Baina azken bi minutuetan taldeak erreakzionatu egin zuen. Defentsa marren zaintza eta intentsitatea igo zuen. Baloiak lapurtzen hasi eta saskiratze errazak lortzen hasi ziren atsedenaldirako markagailuari buelta emateko kapaz izan zirelarik: 36 eta 38 granateentzat.

Atsedenaldiak ez zuen Iraurgiren erritmoa puskatu eta 10eko aldea zabaltzera iritsi zen (36-46, 23.min) , baina partida apurtzeko aukera eskuan zuela, Añorgaren erreakzioa etorri zen, gure mutilak lehengo akatsetara bueltatu zirelarik. 15 eta 2ko partziala eta berriz atzetik markagailuan (53-48, 29.min).

Azken laurdena bi taldeen partetik hutsez beterik ekin zen, aurreneko bost minutuetako 0-2 emaitzak erakusten duen bezala. Hortik aurrera Caldereria Pako ISB bere aurkariak baino saskiratze apur batzuk gehiago eskuratzeko kapaz izan zen eta defentsa maila mantentzea lortu zuen. Jaurtiketa libreen marratik asmatuz, garaipena eskuratu zuen azken minutuetan.

Datorren larunbatean Bergararen aurka jokatuko dute, partida berdindu batean garaile irten zen aurkaria.