Girona: behar handiarekin iritsiko den aurkaria

img
Noemí Jordana

Añares Rioja ISBk, igandean 18:00tan, txapelketako “oilarretako” baten bisita jasoko du. Hala ere, gaur egun, Girona playoffetako postuetatik kanpo dago. Batzuetan dirua edukitzeak ez du goian egongo zarenik esan nahi eta hau da adibide bat.

Girona, iazko txapeldun izanik, aurten ere titulua lortzeko hautagai nagusietako bat zen denboraldi hasieran. Kataluniarrentzat zoritxarrez, aurtengo denboraldia ez dabil beraiek nahi bezain ona izaten ari. Urrian hasi ziren “kromo aldaketak” burutzen. Ashley Parisek lau partida bakarrik jokatu zituen taldea utzi aurretik.Chelsea Gray bederatzi partida jokatzera iritsi zen Turkiarako bidea hartu aurretik. Tayler Mingok 19 partida jokatu ditu, baina Ibekweri (iazko ligako MVP-a) leku egiteko, fitxa kendu diote. Gainera, sasoikoen zegoen jokalaria den Artemis Spanouk lesio larria eduki zuen bere eskuan selekzioarekin jokatzen zebilela eta 7 astez baja izan da.

Coulibaly, Givens eta Lucas dira gutxika iristen joan diren jokalariak aurrez aipatutako bajak betetzeko. Givens beregatik espero zen maila ematen ari da, duda gabe, baina gainontzekoak ez dira erabakigarriak izaten ari, momentu puntualetan izan ezik, Coulibaly 14. jardunaldian bezala, MVP moduan amaitu zuenean.

Baina aldaketak aldaketa, Girona ez da behar zuen maila ematera iritsi eta txanda Miguel Angel Ortega entrenatzaileari iritsi zitzaion. Hospitaleteko entrenatzaileak Cadi Gironagatik aldatu zuen aurten baina bere kontratua eten zuten (egun batzuk beranduago Avenidagatik fitxatu zuen) eta saskibaloi jokalari historiko batek bete du bere postua, Xabi Fernandezek hain zuzen ere.

Egiari zor, Uni Girona jokalari bikainez osatutako taldea da, talentua eta kalitatea erregalatzeko moduan daukana, baina talde moduan jokatzen ez dakiena. Fernandezek gabezia hori zuzendu nahi du eta badirudi taldea hobetzen hasi dela aspektu horretan, lehen baino korrika askoz gehiago egiten du, baina hala ere bere esanetara partida bakarra irabazi dute, azkena, Gernikaren kontrakoa eta titulurako kanporaketetatik at daude momentu honetan.

Añaresek ilusioz gainezka egingo dio aurre erronkari. Erreskadan lorturiko bi garaipenek morala eta gogo-berotasuna ikaragarri altxa diete eta momentu honetan edozeini aurre egiteko mentalki prestaturik daude. Añaresek konplexu guztiak kendu ditu gainetik eta momentu honetan hirugarren garaipen bat lortzea besterik ez du buruan, emakumezkoen elitean daraman ibilbidea potolatzea bakarrik nahi du. Igandean garaipena batzeak txapelketako azken faserako hautagai nagusietako bati gauzak asko zailduko lizkioke.
Lehiaketa benetan kuriosoa da, azkenak izanda ere, gelditzen zaizkigun aurkarien etorkizunean eragin dezakegu eta.

Igandean harmailak betetzera behartuta gaude. Lehen garaipena familian ospatu genuen, asteazken baten jokatzeak eragina izan baitzuen jarraitzaile gehienek egun historiko hori “in situ” bizi ez izateko. Bigarrena Leonen iritsi zen eta telebistaz bakarrik disfrutatu ahal izan genuen. Hirugarrena lortzeko momentua iritsi da eta taldearen lehen errotazioa izan beharra daukagu, estatuko saskibaloiari ligako zalegorik onena daukagula erakutsi behar diogu, gure neskekin topera egongo garela txapelketako azken segundora arte.

Josebak eta bere neskek gure esker on guztia merezi dute. Egin duten esfortzu ikaragarria gure bultzadarekin saritu beharra daukagu, hirugarren garaipenaren bila animatu behar ditugu. Ezin diegu huts egin!!

Egurre Añares!!!!