Garaipen berri bat Sammic ISBrentzat (73-83)

img
Sandi Marciusek Torremolinos konkistatu du (Foto Luis García)

Iker Buenoren mutilek aurrerapauso handia eman dute gaur lehiaketan matematikoki playoffak ziurtatu eta gero. Sammic-en barruko jokoa zitalegia izan da Unicajaren bigarren taldearentzat: Semplek 17 puntu eta 28ko balorazioa eta Marciusek 41 puntu eta 62ko balorazioa!!!!

Lehen laurdenean gaizki hasi zen taldea, beldurti, Sammic-ek maiz irteten duen moduan. Auriolesen taldeak eraman zuen partidaren gidaritza eta markagailuan abantaila txikiak hartzeko kapaz izan zen. Malagakoak askoz ere aktiboago azaldu ziren defentsako lanean, errebotea ondo kontrolatu zuten eta Sammic-en baloi irteera ere oztopatzen jakin izan zuten, eta gainera erasoan bataz besteko onak lortu zituzten. Belemene izan zen lehen laurdeneko protagonista nagusia, 9 puntu eskuratzeaz gain min handia egin baitzion gure barruko jokalarien defentsari. Iraurgi beti ibili zen etxekoen atzetik, beti segundo bat beranduago, baina azken minutuan erakutsitako pizkunde txikiari esker markagailuan asko gerturatzea lortu zuen. 16-14ko partziala andaluziarrentzat.
Gauzak apenas aldatu ziren bigarren laurdenean. Azken minutuko erreakzio txikia ilusio hutsa izan zen eta Clinicasek berriz hartu zuen aginte makila markagailuan alde eginez. Sammicek ez zuen lortzen ohiko defentsa erritmoa bilatzea eta erasoan ere txinpartarik ezin aurkitu jarraitzen zuen, geldo. Rodriguez Belemeneri batu zitzaion eta malagarrek 6 puntuko aldea zabaldu zuten. Baina bosgarren minututik aurrera Sammic partidaren jabe egin zen eta mahai gainean kolpea jo zuen. Laurdenaren azken txanpan erakutsitako defentsa ezin hobea izan zen: errebote kontrol totala, baloiaren gaineko 1x1eko defentsa itogarria, eta pase marrak zaintzeko aktibitate itzela… defentsa zaleentzat minutu gozagarriak. Gainera erasoan Marcius agertzen hasi zen eta nola. Kroaziarra bere geldotasunetik esnatu eta daukan talentu eta kalitatea ateratzen hasi zen etxekoen zoritxarrerako, hauek ez zekiten eta nola gelditu. Taldeak ikusi zuen pibota bero-bero zegoela eta behin eta berriz ahalegindu zen bera bilatzen; horri esker 15 puntu eta 27ko balorazioarekin iritsi zen atsedenaldira. 14-25eko partziala partidari buelta eman eta aldageletara 9ko aldearekin (30-39) iritsi zen Sammicentzat.
Atsedenaldia eta gero gauzak orekatu egin ziren kantxan. Unicajak hasierako defentsako lana berreskuratu zuen eta gure puntu isuria gelditu ahal izan zuen. Iker Buenoren mutilak defentsako lan ona eginez irten ziren kantxara, baina oso zail egin zitzaien etxekoen pibotak geldiaraztea eta hauek eraman zuten erasoko joko gehiena. Marciusek lehen baino zailtasun gehiago eduki zituen puntuak lortzea, nahiz eta bero egon, Auriolesek planteaturiko defentsak kroaziarra sikatzea bilatu baitzuen. Baina gure pibotak 12 puntu egiteko gaitasuna eduki zuen, bataz besteko bikainekin gainera. Parekotasun ikaragarria laurden honetan (18nako berdinketa) baina Sammicek agintzen jarraitzen zuen markagailuan (48-57).
Azken laurdenean puntu festa ikusi zen Torremolinosen. Uta-Cobos bikotean erraz ikusten zuen uztaia eta etxekoek lotsagabe jo zuten erasora, markagailuan asko hurbilduz (55-57). Baina Sammicek ez zuen garaipenak ihes egiterik nahi eta puntu asko eta gainera bataz besteko onekin eskuratzeko duen kapazitatea erakutsi zuen. Saskiratze trukaketak onartu zituen eta gainera markagailuan alde egitea lortu zuen. Marciusek bere horretan jarraitzen zuen (beste 12 puntu laurden honetan) eta Semple puntu festara batu zen. Gure barruko jokoa ezin jasan ibili ziren etxekoak. 25 eta 26ko partziala Torremolinosetik garaipen oso garrantzitsu batekin bueltatu zen Sammicentzat.
Ezbairik gabe Sandi Marciusen partida goraipatu beharra dago (41 puntu, 13 errebote, 5 asistentzia, 10 jasotako falta eta 62!!ko balorazioa) egindako lanarekin lehiaketako historiara pasa baita, FEBeko orriak ondo azaltzen duen moduan. Sempleren lana ere bikaina izan zen (17 puntu, 13 errebote, 4 baloi berreskuratu, 2 txapela, 5 jasotako falta eta 28ko balorazioa).
Baina gainontzeko taldekideen lana ere erabakigarria izan zen beraiek protagonista bihurtu ahal izateko. Erasoan bilatzen jakin izan zituzten eta defentsan momentu garrantzitsuetan eman beharreko maila eman zuten.
Lehiaketan aurrerapauso bat, helburu bat lortuta. Orain eta behin playoffak ziurtatuta, kantxa faktorea kanporaketa guztietan edukitzeko aukeraren bila joan behar da. Sammice-k bigarren postuan egingo du lo asteon baina hemendik lau astera da plaza hori bete beharreko unea. Lortzeak esan nahiko luke taldeak kantxa gainean disfrutatzen jarraitzen duela (umiltasunez eta lanaren bitartez) eta gu guztiok ere (kluba eta zaleak) gozatzen jarraitzen dugula beraiekin.
Datorren astean Araberriren bisita jasoko dugu… EGUNDOKO PARTIDA!!!
Egurre Sammic!!!!
PARTZIALAK: 16-14 / 14-25 (30-39) / 18-18 / 25-26
IF.CLIN.RINCÓN: Rodríguez (10), Corts (4), Belemene (24), Sow (1), Uta (10), Rosa, Jiménez (5), Vázquez, Grkovic, Cobos (12), Karahodzic (7)
SAMMIC ISB: Sarasola (2), Oroz (7), Arenaza, Cirkovic (2), Gutiérrez (5), Maiza (2), Segurola (4), Guridi, Skouen (3), Semple (17), Marcius (41)