Marcius: historiara pasa den jardunaldiko MVP-a

img
Argazkia: Luis García

Clinicas Rinconen aurka jokatutako partidan 62ko!! Balorazioarekin amaitu zuen pibot kroaziarrak eta lehiaketako errekorra hautsi du.

Torremolinosen Clinicas Rincon Unicajaren aurkako partida ez da Iraurgiren historiara pasako Sammic-ek egin zuen jokoagatik. Bai ordea garaipena eskuratuta playoffetako postuak ziurtatzeagatik eta batez ere Sandi Marciusek egindako partidagatik. Kroaziarraren partida ez klubaren historiara bakarrik, estatuko saskibaloiaren historiara ere pasako da 62ko!! balorazioarekin amaitu zuelako. Asteburuko protagonista izan da saskibaloiaren munduan eta hainbat medio eta atari digitaletan bere izena goraipatu dute. Ez da gutxiagorako.
Iraurgi SBko pibotak 41 puntu eskuratu zituen (Zilarrezko Leb ligaren historiako seigarren markarik onena eta aurtengo puntu tope berria) bataz besteko itzelekin, 13 errebote eskuratu zituen, 5 asistentzia banatu eta 10 falta jaso zituen. Marka honekin 2004/05 denboraldian CB L’Hospitalet taldean jokatzen zuen Terrell Thomasek eskuraturiko 58ko balorazioa (gaur arteko errekorra) txiki utzi du eta beraz Txapelketako historiara pasa da.
Zenbaki hauekin 4. aldiz eskuratu du denboraldi honetan jardunaldiko MVParen garaikurra. Argi dago Marcius ligako jokalari aipagarrienetako bat dela, laugarren errebote egile nagusia (9’2 partidako) eta bosgarren baitugu balorazio rankingean (20’1ekoa bataz beste). Ez hori bakarrik, bereak dira aurtengo denboraldiko topeak balorazioan noski (62), puntutan (41) eta baita errebotetan ere (18).
Ez dago dudarik playoffetara begira, Sammic ahalik eta urrunen heltzeko Aleksander “Sandi” Marcius ezinbesteko jokalaria izango dela Iker Buenorendako.
Zorionak Sandi!!