Laugarren postua Zurtentzat (23-62)

img

Probintzialeko gure neskek fase honetako zazpigarren garaipena batu zuten Bera Beraren aurka. Aitor eta Kereren neskek etxetik kanpoko lortutako beste garaipena batekin amaitu dute eta balantze oso positiboarekin: 7 garaipen / 3 porrot.

Historia gehiegirik eduki ez zuen partida, gure neskek, hasieratik amaiera arte dominatu eta kontrolpean eduki zutena, denboraldi amaiera honetan sasoi betean daudela berretsiz. Laurden guztietan irten ziren garaile eta gainera erasoko oso joko ona erakutsiz. Donostiarrek gutxi egin ahal izan zuten gure neskek egindako defentsa lanaren aurrean eta erasoan erakutsitako efikazia eskasak 23 puntutan soilik utzi zituen.

Partida bakarra gelditzen denean, sailkapenari begira ezertarako balio ez duena, taldearen balantzea benetan ona dela esan daiteke. Lehen fase kaxkarra egin arren, bigarren honetan erakutsi dute beraien benetako maila noraino iritsi daitekeen. Entrenatzaileak oso pozik daude taldeak eraman duen garapenarekin eta oso positibotzat hartu dute maila honetan euren lehen esperientzia hau.

Denboraldian zehar taldean egon den giro ona erabakigarria izan da txapelketaren amaiera aldera emaitza onak iritsi zitezen. Jokalariek zuten guztia eman dute eta inplikazioa handia erakutsi gainera. Klubak duen kirol proiektu honek jarraipena edukiko du datorren denboraldian seguru.

Zorionak Neskak!!!!

PARTZIALAK: 4-19 / 7-12 (11-31) / 8-19 / 4-12

ZURT TABERNA: Leire (15), Elena (3), María (11), Ane G (16), Miren (10), Amaia L (2), Amaia M (5).