Moviltekek liderra garaitu du (38-36)

img

Partaidetzako kadeteek Eskoriatzari irabazi zioten Azpeitian. Garaiezin iristen zen aurkari baten kontra azken momentuan lorturiko garaipena, uneoro markagailuan atzetik joan arren ez zituztelako momentu bakar batean ere besoak jaitsi.

Moviltekek denboraldiko partidarik txarrenetako bat jokatu zuen joaneko partidan. Eskoriatzak sekulako nagusitasuna erakutsi zuen eta errepaso galanta eman zien gure neskei (38-19).

Larunbatean ordea, Jexus eta Xubiren neskek partidaren gidaritza eraman zuten lehen bi laurdenetan, eta zuzen eramanda gainera. Nahiz eta barruko jokoan gutxiago izan Iraurgikoek sekulako defentsa lana erakutsi zuten eta minutu askoan kontrarioen erasoa ezerezean uztea lortu zuen. Hori bai, errebotea ixteko arazoek bigarren eta hirugarren aukera asko eman zizkien kanpokoei eta Eskoriatzak markagailuan gertu mantentzeko aprobetxatu zuen. Erasoari dagokionean Moviltekek bastante asmatu zuen lehen laurdenean, eta nahiz eta bigarrenean tapituago egon zen, bietan lortu zuen jaurtiketak eroso xamar egitea eduki zituen baloi jabetza guztietan. 14-8 eta 12-8ko partzialak atsedenaldira 10 gora polit batekin zioan Iraurgirendako.

Atsedenaldiaren ondoren, seguruenik urduritasunagatik, bi taldeak dinamika txar batean sartu ziren erasoan. Eskoriatzak aginte makila hartu zuen, baina saskiratzerik lortu gabe eta Moviltek bitartean, jaurtiketa txarrak egiten hasi zen, nahiz eta errebotea kontrolpean eduki zuelako markagailuan aldea mantentzea lortu zuen. 4 eta 6ko partziala geroz eta erosoago sentitzen zen kanpoko taldearendako.

Azkeneko laurdena bihotzeko arazoak dituztenendako ez zen aproposena izan. Etxekoek hasi bezain pronto 6 eta 0ko partziala eskuratu zuten partida guztiz apurtzeko asmoarekin. Baina liderrak bere garaiezintasunaren zergatia erakutsi nahi izan zuen.
Eskoriatzak asko gogortu zuen bere defentsa, Movilteken erasoa guztiz blokeatuz, kanpokoen barruko jokoa momenturik txarrenean piztu zen eta gureak ikaragarri estutu zituzten. 0 eta 14ko partziala eginda partida berdindu zuten amaitzeko 20 segundo besterik falta ez zirenean. Iraurgiren arbelak ondo funtzionatu zuen eta Laurak bi jaurtiketa libre eduki zituen bere taldea aurretik jartzeko, baina urduritasunak jota biak huts egin zituen.

Orduan agertu zen Nerea garaipenaren heroi bihurtzeko. Kontrarioen barruko joko indartsuari aurre hartu, errebotea lapurtu eta garaipenerako saskiratzea lortu zuen. Eskoriatzak azken jaurtiketa bilatu zuen baina ez zuen lortu eta gure neskek pozez txoratzen ospatu zuten garaipena.

Kalitatezko garaipena duda gabe, gure neskak indarberritu behar dituena, eta zergatik ez partaidetzako titulurako Movilteken hautagaitza aurkezteko balio duena.

Zorionak eta…..egurre Moviltek!!!!