Errotaundi ISBren garaipena etxetik kanpo Zast-en aurka (46-64)

img

Emaitzak esaten duena baino garaipen zailagoa izan zen.

Ezer baino lehen aipatu beharra dago partida pasa den igandean, Martxoak 6an jokatu zela Zarautzen. Etxekoak azken postuetan daude sailkapenean, baina horrek ez du esan nahi partida erregalatzeko asmorik zutenik, gainera hainbat jokalari dituzte EBA ligako taldearekin entrenatzen ibiltzen direnak.

Atsedenaldira arte Errotaundi ISBk oso serio jokatu zuen. Defentsan lan ona egin zuen, errebotea kontrolatuz eta erasoan baloia behar bezala mugituz aukerarik onena topatu arte. Horretaz gainera jaurtiketetan asko asmatu zuen eta modu horretara atsedenaldirako 16 puntuko abantaila zuen (17-33).

Hirugarren laurdenean Iraurgik askoz ere hutsegite gehiago egin zituen defentsan eta hori ondo aprobetxatu zuen Zarautzek hiruko marratik 5 jaurtiketa sartu (ikaragarrizko efikazia erakutsiz) eta laurden amaierarako 6 puntura gerturatzeko: 36 eta 42.

Azken laurdenean, eta ez lanik egin gabe, granateek gauzak zuzendu ahal izan zituzten. Markagailuan ihes egiteko balio izan zizkien sentsazioak berreskuratu zituzten eta garaipen argia lortzen amaitu zuten (46-64).

Hurrengo partida Astigarragan jokatuko dute larunbat arratsaldean La Salleren aurka.