Ezinezko? …, batek jakin…

img

Añares Riojak partida zaila edukiko du ostiralean 21:00etan Huelvan. Erreginaren Kopa Txapeldunaren aurka jokatzea maila ikaragarrizko erronka da, baina gure neskek sekulako gogoak dituzte partidari aurre egiteko. Azpeitian (andaluziarrek talde osoa zutela) gogotik egin behar izan zuten lan gu irabazteko (70-80).

Huelvan gertatzen ari dena gertatuta ere, bigarrengo postuari tinko heltzen diete andaluziarrek, ligako titulua bistatik galdu gabe. Klubak ordainketa garrantzitsu bat egin beharra dauka oraindik, eta derrigorrez egin beharra dauka, honek Conqueron sortu duen ezinegonarekin. Jokalarientzat ahaztezina izango da aurtengo Erregin Kopa, nahiz eta bertara joateko klubak beraiekiko zituen zor batzuk kitatu behar izan zituen. Hori bai, diru arazoek berean diraute Huelvako taldean.

María Pina, Maria Asurmendi eta Luci Pascua jokalari garrantzitsuak, taldetik joan dira, eta azken biak gainera, aurkari diren bi taldetako jokalari dira orain (Avenida eta Filtros Mann). Junior taldetik hainbat jokalari igo dira entrenamenduetan lagundu ahal izateko, eta horretaz gain taldeko ezagun zahar bat iritsi berri da Conquerora: Traore (1’88 m). 13-14 denboraldian talde andaluziarrean jokatu zuen hegal-pibota bertara bueltatu da otsailean Gabriel Carrasco entrenatzaileak, errotazioan, kalitatezko jokalari bat gehiago edukitzeko.

Baina bajak baja, jokalari zerrendak beldurra ematen jarraitzen du. Elonu (1’86m, lau aldiz MVP) / Caldwell (1’88m) barruko jokoko bikotea txapelketako onenetakoa da. Saskibaloian jokatzeko berezko talentua duten jokalariak eta sasoi bikainean daudenak. Profesionaltasun master bat ematen ari direnak gainera. Peters-ek (1’91 m) eta Roso Buch (1’76m) eskoltak kalitate handiko bostekoa osotzen dute, nahiz eta dosifikatu beharra handia daukaten.

Añaresen planteamenduak argia behar du izan: “berebiziko bostak” guztiz akitu. Josebaren neskek partida infinituraino gogortu beharra daukate eta korrika, korrika eta korrika egin…, pasa den astean Gernikak egin zuen antzera, euren aurkaria arnasestu baten ibili behar da uneoro. Partida buru-belarri prestatzen ari dira ideia horrekin. Gironak, pasa den jardunaldian Azpeitian, emandako errealitatezko zaplaztekoak gure nesken urguiluan min eman du eta, ostiralean, Conqueroren kantxan, ordainetan eman nahi diete andaluziarrei.

Saskibaloiaren elitean gure abentura bere akaberara iristen ari da eta taldeak ez du aukerarik galdu nahi. Añaresen egoeran gehienek besoak jaitsita zituzten aspaldi, baina Iraurgiren filosofian utzikeriak ez dauka lekurik, ez dator bat gure izaerarekin eta hori erakutsi nahi dugu gelditzen diren hiru jardunaldietan.

Conquero, Gernika eta IDK, presta zaitezte Iraurgiren bertsiorik onena ikusteko.

Ezinezkoa?..., zeinek daki… ezinezkoa zen baita ere gui maila honetan ikustea eta oso duin lehiatu dugu.

Zergatik ez dugu ba hiru garaipen lortuko??

Egurre Añares!!!!