Ulaciak tinko eusten dio lehen postuari (31-63)

img

Tabirakori ez zion sorpresa emateko aukera zipitzik ere eman Ulaciak. Nahiz eta hasiera kaskar xamarra egin, bigarren eta hirugarren laurdenean etxekoen gainetik pasa ziren. Gernikarekin batera (6-1) kadete nesken Euskal Ligako liderrak dira.

Ulaciaren irteera txarrak nolabaiteko ezinegona sortu zuen Xubi eta Jexusengan. Durangoko kantxa beti da zaila, nahiz eta maila altuagoko taldea eduki, eta orain ez da estropezu egiteko unea. Taldeak ez zuen lortu jokoa kontrolatzerik, defentsan bigun eta erasoan huts gehiegi egiten, nahiz eta azken uneetan egindako bizpahiru defentsa onei esker laurdenean garaile izatea lortu zuten: 6-11.

Baina taldea esnatu zen momentua ondo igarri zen, esnatu bazen ondo esnatu baitzen. Defentsako lana bikaina izan zen bigarren eta hirugarren laurdenetan, presioa ezin hobe egin zen eta baloi jabetza gehienak korrika jokatu ahal izan zituen taldeak. Eta estatikoan jokatu behar izan zituen jokaldi apurretan erraz lortu zuen bere helburua, bataz besteko onak lortuta gainera. Etxekoak ezinean aurkitu ziren Ulaciaren bertsiorik onenaren aurrean. 9-26 eta 4-22ko partzialak izan ziren Iraurgiren aldeko partzialak bi laurden hauetan.

Partida guztiz erabakita zegoela taldea guztiz erlaxatu zen eta etxekoek euren jokoa egiteko aukera eduki zuten. 12 eta 4ko partziala Tabirakorentzat azken laurdenean.

Alazne (18 puntu eta 3 errebote) eta Nerea (14 puntu, 4 errebote eta 7 baloi berreskuratu) izan ziren Ulaciaren saskiratzaile nagusiak.

Datorren larunbatean (13:00tan) Araski azken sailkatua etorriko da Azkoitira.

Egurre Ulacia!!!!