Bigarren postuak badauka izena… Sammic ISB (73-66)

img
Arenaza, 6 puntu / 5 errebote

Iker Buenoren mutilek finko eusten diote sailkapeneko bigarren postuari. Gaur Araberri garaitu du lanean fedea edukita eta duintasuna alardea eginez. Marcius eta Sempleri (beti bezala bikain) gaurkoan Gaizka Maiza handi bat elkartu zaie, jokoa antolatu eta taldea gidatzerako orduan master bat emanez.

Harmailak bete dituzten 900 pertsonak aho bete hortz gelditu dira Sammic-en denboraldiko hasiera txarrenetako baten aurrean. Araberrik NBAko talde bat ematen zuen eta gure mutilek lehen maila probintzialekoa. Arabarrek intentsitate maila oso alatua jarri dute defentsan (beheko postean Marciusi eginiko 2x1ekoek bere fruitua eman dute) eta erasoan ez du arazo gehiegirik eduki galduta zebilen gure defentsa gainditzeko. Ez eskaturiko hutsarteak ez eta jokalari aldaketek (talde guztia kantxaratu du) ez dute lortu taldea piztea eta zazpigarren minutura 0 eta 13koarekin iritsi dira. Baina Maizak sartutako bi hirukok taldea lur hartzera eraman dute. Hortik aurrera gure mutilen defentsa funtzionatzen hasi da eta erasoek ere saria izan dute. Araberrik berriz re Zilarrezko Leb ligako talde on baten itxura hartu du eta Sammic-ek probintzial mailako taldea izateari utzi dio. 13 eta 15 lehen partzialen gasteiztarrendako.
Bigarren laurdena argi eta garbi Sammic-entzat izan da. Jekyll/Hyde-en antzera, taldea denboraldiko laurden txarrena egitetik defentsan onenetako bat egitera pasa da. 1x1ekoan intentsitatea, laguntzetan lana eta ia erabateko erreboteko kontrolak zaleei gure mutilen energia huste ikusgarri batez gozatzeko aukera eman diete. Gaur argi utzi dute talde honek defendatu nahi duenean lehiaketako onena dela lan horretan. Araberrik ere ez da atzean gelditu defentsa lanean, ez dio utzi nahi izan Sammic-i kontraerasoan irteten eta lortu du eta beraz, Iraurgik bere baloi jabetzarik gehienak estatikoan jokatu behar izan ditu. Marcius ondo defendatuta zegoen eta Semple galdu xamar, baina Cirkovic eta Arenaza izan dira markagailuan aldea zabaldu duten jokalariak. Araberrik jarioa galdu du erasoan eta Sammic-ek partziala 18 eta 11 nola irabazten zuen ikusi du. +5 atsedenaldira eta taldea bero-bero jada.
Aldageletatik bueltan Iraurgik oraindik gehiago igo du defentsako intentsitatea eta alde egin du markagailuan. Araberrik pazientzia galdu du defentsan eta erasoan ere prezipitazioak jota ibili da, gureek bien bitartean hiru kontraeraso jarraian lotu dituzte eta 14 ora jarri dira (44-30) hirugarren laurdeneko bosgarren minutuan. Marciusen gaineko 2x1ekoa berandu iritsi da behin eta berriz eta kroaziarrak bikain aprobetxatu du erasoko bere dohainak erakusteko. Semple ere esnatu egin da eta bere jokaldiekin arabarren defentsa hautsi du. Orozen bi jokaldi onek eta Maizaren hirugarren hirukoak Sammic-i partziala 25 eta 11 irabaztera eramn diote. Partida ondo bideratuta zegoela zirudien.
Baina Araberrik duen kalitatea erakutsi nahi izan du berriz. Saskiratzeak elkartrukatzen hasi da Sammic-ekin eta benetan ondo egin du. Buesa/Bulic bikoteak sekulako kalitatezko hiru saskiratze eskaini dizkigute eta iker Buenoren mutilengan urduritasuna piztu dute. Marciusen laugarren faltak bere presentzia galarazi gaitu eta erasoko efikazia ez zebilen onena izaten ari. Baina Gutierrezek eta Maizak jokoaren timing-a berreskuratzeko kapaz izan dira eta amaiera arte eraso bakoitza tentuz gidatzen jakin izan dute; Lorenzok eta Santanak beraiekin amesgaiztoak edukiko dituzte. Azken hiru minututan saskibaloiaren esentziaz gozatzeko aukera eduki dugu, harmailetako zaleentzat sekulako ikuskizuna eta bi taldeen talentuz beteriko gozamena izan da. Araberrik 21 eta 25 irabazi du partziala, baina playoffetara begira gauzak zaildu diezaioken porrot batekin amaitu du.
Kalitatezko garaipena. Taldeak egin digun egundoko oparia. Ilusioa, gogoak, baliabideak, pazientzia, sakrifizioa…, Gipuzkoako Zilarrezko Leb ligako proiektua errealitatea da. Baina lanean jarraitu beharra dago eta kasualitatea ez dela erakutsi kantxa gainean, astez aste.
Taldeko MVP-a Jordan Semplerentzat: 16 puntu, 9 errebote, 4 asistentzia, 3 txapela eta 21eko balorazioa.
Partidako MVP-a Bulic-entzat, jokalari ikusgarria: 24 puntu, 9 errebote, txapela 1, 3 asistentzia eta 26ko balorazioa.
PARTZIALAK: 13-15 / 18-11 (31-26) / 21-15 / 21-25
ARABERRI: Smith (11), Lattibeaudiere (16), Levesque, Bulic (24), López (2), Hart, Santana (2), Lorenzo Negrete (2), Buesa (9)
SAMMIC ISB: Sarasola, Oroz (6), Arenaza (6), Cirkovic (6), Gutiérrez, Maiza (13), Segurola (4), Semple (16),Guridi (6), Skouen, Marcius (16)