Martxo madarikatua

img

Carrefour El Bulevar de Avila ez dabil hilabete gozoa bizitzen lehiaketan, baina hala ere tinko mantentzen da laugarren postuan. aurreneko postuan jardunaldi askoan mantendu zituen bultzada galdu dute, Kopara iritsi eta Marinen kontra galdu arte. Azpeitian irabazle irten ziren (76-81).

Goitik behera dabilen Valladoliden aurkako garaipen bat eta bi porrot, Granada eta Moronen aurka (hau azken jardunaldian), da beraien balantzea hilabete honetan. Azpeititik pasa zirenean eta Araberriren aurka jokatu arte bolada ikaragarri harekin zer ikusirik ez. Talde hark joko asko zuen eta batez ere defentsa eta erasoaren arteko sekulako oreka.
Baina Sammic ere ez da abenduko hura. taldea ezin lehertu zebilen, deseroso kantxan, eta nahiz eta defentsa ona erakutsi, erasoko erabakietan batean kale eta bestean bale egiten zuen. Garapenak justu-justu ateratzen ziren eta beti sufritzen, beti martxa bat gehiago falta zitzaigunaren sentsazioarekin.
Obilak guztiok utzi gintuen zur eta lur eduki zuen denboraldi hasierarekin. David Mangasek talde oso polita osotu zuen, jokalari guztiak kalitate handiarekin eta lehiaketan zer esana emateko asmoz. Defentsan intentsitatez josiak eta erasoan erraz jokatuz, erakutsi duten jokoa ez da ikusgarria baina bai oso eraginkorra. gainera taldeak oso giro ona transmititzen zuen eta hori izan da sekretuetako bat, agian pisu gehien eduki duena, goian mantentzeko.
Carles Marzo eta Sebirumbi dira beraien jokalari baloratuenak. Bartzelonako joko antolatzailea da orkestra zuzendaria, lider hutsa, zenbaki onak egiten dituena gainera: 11'7 puntu, 2'7 errebote, 3'9 asistentzia eta 10'3ko balorazioa. Ugandako pibota oso jokalari arriskutsua da baina ez dago sasoirik onenean: 8'8 puntu, 6 errebote eta 11'6ko balorazioa.
Luka Nikolic eta Alvaro Lobo dira taldeko saskiratzaileak. Hegal-pibot serbiarra oso txapelketa ona egiten ari da, bai erasoan eta baita defentsan ere: 8'5 puntu, 8 errebote, 10'9ko balorazioa. Joko antolatzaile madrildarra ondo aprobetxatzen ari da Carlos Toledoren irteera (Urrezko Leb ligara) erasoan erantzukizun gehiago hartzeko eta bolada onean sartzen baldin bada, kontuz berarekin: 14'5 puntu, 2'9 errebote, 2'5 asistentzia, 11'4ko balorazioa.
Baina dudarik ez izan, partida "bigarren mailako" jokalariek erabakiko dute eta berauek kantxan erantzukizuna hartzeko erakusten duten kapazitateak. Mbamaluk eta Jimenezek (2016 hasieran fitxatua) oso paper garrantzitsua edukiko dute partidan zehar.
Sammkicek ilusioz gainezka bidaiatuko du, taldea bizitzen ari den momentu ikusgarriak estra motibatuta. Jokalari guztiak ari dira zerbait positiboa ematen taldeari eta guzti horrenbatuketa da talde moduan hazten gaituena. Eta horri Semplek eta Marciusek duten bolada ona gehitzen baldin badiogu...
Baina ikusmira ez da galdu behar. Gure kirol proiektua ez zen jaio goiko postuetan egoteko, gure helburua sekula ez da izan liga irabazi edo apustuetan faborito bilakatzea. Gauden lekuan baldin bagaude lana erruz egin dugulako da, sakrifikatzen jakin izan dugulako, eta guztia umiltasunez josita.
Astetik astera eta harago begiratu gabe. Oraingoan Avilan irabazten ahalegindu behar dugu (larunbata 19:00tan) eta beren hilabete guztia izorratu. Gero, gerokoak.
Egurre Sammic!!!!