Aranurrek bigarren postua eskuratu du (44-52)

img
Larraitz Larrañaga (11 ptos)

Luisen neskek garaipen handia lortu zuten Bilbon Loiola Indautxuren aurka fase honetako azkenaurreko jardunaldian. Dagoeneko burua Lauko Finalean jarria azken partida Gernikan, dagoeneko jokoan ezer ez dutela jokatuko dute, bizkaitarrek Easorekin galdu zuten eta dagoeneko ez daukate finalean sartzeko aukerarik.

Loiolak gogotik ordaindu zuen bere partida hasiera txarra eta Aranurrek 1 eta 13ko partziala nola egiten zion ikusi behar izan zuen. Iraurgikoek defentsa bikaina eginez hasi zuten partida, nahiz eta erasoan nahi baino gehiago kosta zitzaien puntuak lortzea. Etxekoak ere ez ziren finegi ibili erasoan eta defentsan ez zuten behar bezain besteko kemenik erakutsi. Azken minutuan euren jokoa nolabait orekatzea lortu zuten eta aldea murriztu zuten (8-16).

Bigarren laurdena lo hartzeko modukoa izan zen bertaratutakoendako. Bi taldeak dinamika negatiboan sartu ziren erasoan, irakurketa txarrak eta hutsak izan ziren laurden honetako protagonistak. Defentsan ere ez zen laurden ikaragarria izan bietako batentzat ere (7-8).

Atsedenaldiaren ondoren bi taldeak askoz gehiago animatu ziren erasoan, hirugarren laurdena izan zen aspektu honetan onena duda gabe. Loiolak jokoaren kontrola eskuratu zuen bere defentsa bikainari esker, Aranur erlaxaturik irten zen aldageletatik eta etxekoek partida nola estutu zuten ikusi behar izan ziten (25-27). Baina gure neskek defentsako errebotean erakutsitako arazoak konpondu ahal izan zituzten eta berriz hartu zuten jokoaren iniziatiba. Etxekoek euren erasoko jarioa galdu zuten eta gure neskek alde egin izan zuten berriz ere markagailuan, laurdeneko azken uneetan berriz ere 10eko aldea eskuratuta (16-17).

Bizkaitarrek azken laurdenean estutu egin zuten, baina jaurtiketa libreetan ez ziren fin ibili eta horrek saririk gabe utzi zituen. Aranurrek burua hotz edukitzen jakin izan zuen eta bere abantaila kudeatzen jakin izan zuen garaipena eskuratu ahal izateko (13-11).

“Katxi”ren neskendako bosgarren garaipena erreskadan, behetik gora etorrita, Lauko Finalera sasoiko iristen direla erakutsiz. Zorionak!!!

Egurre Aranur!!!!